Onarpenak

Zer dira onarpen probak?

Mondragon Unibertsitatearentzat, onarpen probak dira funtsezko mekanismo batzuk ziurtatzeko graduko programetan sartzen diren ikasleek badituztela erakundeak sustatzen duen ingurune akademiko eta profesionalera egokitzeko eeta inguru horretan aurrera egiteko beharrezko gaitasunak. Ebaluatu beharreko gaitasunak ikasleen profila eta ereduaren esparru pedagogikoa bateratzeko helburuarekin hautatu dira.

Probek bi zati dituzte: banakako proba bat eta taldeko proba bat. Egokitzat jotzen den kasuetan, hautagaiari elkarrizketa pertsonalerako deia egingo zaio, edo dokumentu osagarria eskatuko.

Proba horietan, gaitasun hauek baloratuko dira:

Ahozko komunikazioa

Ideiak argi, egituratuta eta modu eraginkorrean transmititzeko gaitasuna, euskaraz, gaztelaniaz eta/edo ingelesez, tituluaren eskakizunaren arabera. Ahozko aurkezpenen eztabaiden edo ideia-azalpenen bidez ebaluatu ahal izango da. .

Talde lana

Besteekin ,modu eraginkorrean elkarlanean aritzeko gaitasuna, helburu komunak lortzeko laguntzeko. Talde dinamiken edo lankidetza proiektuen bidez ebaluatu ahal izango da. 

Analisi kritikoa

Informazioa aztertzeko, arazoak identifikatzeko, irtenbideak formulatzeko eta erabaki arrazoituak hartzeko gaitasuna. Hausnartzea eskatzen duten ariketen bidez ebaluatu ahal izango da, hala nola kasuak aztertuz edo arazoak konponduz.

 

Lankidetza

Talde lanaz harago, gaitasun honek modu aktiboan eta konprometituan lankidetzan aritzeko gaitasuna eskatzen du, norberaren ahalegina besteenarekin integratuz aritzeko, sinergia positiboak dortzeko. Elkarrekintza etengabea eskatzen duten jarduerekin ebaluatu ahal izango da, hala nola rol jokoekin eta simulazioekin.

Jakin-mina eta jarrera ekintzailea

Ikasteko gogoa, aldaketara irekita egotea eta ideia berriak proposatzeko gaitasuna baloratzen dira. Gaitasun horiek ebaluatzeko, sormena, berrikuntza eta etengabeko ikaskuntzarako jarrera eskatzen duten galderak edo jarduerak egin ahal izango dira.

 

Onarpen probaren emaitza GAI edo EZ GAI izango da. Emaitza GAI bada, ikasleak ikasketa programarako eskatzen den gaitasun profila betetzen duela ulertukoda; EZ GAI bada, berriz, ulertuko da arlo batzuk indartu beharko dituela Mondragon Unibertsitatean onartua izateko.

Onarpen Proben Datak

INGENIARITZA      
Arrasate/Mondragón - Goierri - Orona Ideo - Bilbao AS Fabrik Otsaila 7 Larunbata
  Apirila 18 Larunbata
HAUR HEZKUNTZA      
Eskoriatza Urtarrila 31 Larunbata
  Martxoa 14 Larunbata
  Maiatza 23 Larunbata
LEHEN HEZKUNTZA      
Eskoriatza Urtarrila 31 Larunbata
  Martxoa 14 Larunbata
  Maiatza 23 Larunbata
Bilbao AS  Urtarrila 31 Larunbata
  Martxoa 14 Larunbata
  Maiatza 23 Larunbata
HUMANITATE DIGITAL GLOBALAK      
Bilbao Berrikuntza Faktoria Urtarrila 31 Larunbata
  Martxoa 14 Larunbata
  Maiatza 23 Larunbata
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA      
Aretxabaleta Urtarrila 31

Larunbata

  Martxoa 14 Larunbata
  Maiatza 23 Larunbata
KULTUR ETA SOMEN INDUSTRIAK      
Aretxabaleta Urtarrila 31

Larunbata

  Martxoa 14 Larunbata
  Maiatza 23 Larunbata
LIDERGO EKINTZAILEA ETA BERRIKUNTZA (LEINN)      
Bilbao Berrikuntza Faktoria Azaroa 17 Astelehena
  Abendua 15 Astelehena
  Otsaila 2 Astelehena
  Martxoa 9 Astelehena
  Apirila 29 Asteazkena
Bidasoa Azaroa 17 Astelehena
  Abendua 15 Astelehena
  Otsaila 2 Astelehena
  Martxoa 9 Astelehena
  Apirila 29 Asteazkena
Oñati Azaroa 17 Astelehena
  Abendua 15 Astelehena
  Otsaila 2 Astelehena
  Martxoa 9 Astelehena
  Apirila 29 Asteazkena
ENPRESEN ADMINISTRAZIO ETA ZUZENDARITZA (myGADE)      
Bilbao AS Fabrik Urtarrila 13 Asteartea
  Otsaila 10 Asteartea
  Martxoa 17 Asteartea
  Maiatza 19 Asteartea
Bidasoa Urtarrila 22 Osteguna
  Martxoa 24 Asteartea
  Maiatza 26 Asteartea
Oñati Urtarrila 20 Asteartea
  Martxoa 19 Osteguna
  Maiatza 14 Osteguna
BUSINESS DATA ANALYTICS      
Bilbao AS Fabrik Urtarrila 14 Asteazkena
  Otsaila 11 Asteazkena
  Martxoa 18 Asteazkena
  Maiatza 6 Asteazkena
GASTRONOMÍA Y ARTES CULINARIAS      
Online