Albisteak

Atzealdea

Zer da Irakurketa Erraza? hitzaldia Eskoriatzako Bibliotekan

Irakurketa Erraza

Zer da Irakurketa Erraza? hitzaldia Eskoriatzako Bibliotekan

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Bibliotekak, Irakurketa Errazaren inguruko hitzaldi bat antolatu zuen pasa den ostegunean

2024·01·22

$titulo.getData()


Hitzaldia Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza proiektuko Nerea Aizpurua Iraolak eskaini zuen eta bi txandatan eskaini zen.

Lehenengoan, Haur Hezkuntzako Graduko ikasleek eta Garagune Arrasateko erabiltzaile eta langileek parte hartu zuten eta, azken hauek, Irakurketa Errazarekin beraiek duten perientzia azaldu zuten. Garaguneak Donostiako Goyeneche Fundazioak kudeatzen ditu eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko zentroak dira. Bigarrenean, Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleek parte hartu zuten.

Hitzaldiaren helburua hauxe izan zen:

  • Irakurketa Erraza kontzeptua eta materialak tresna gisa ezagutaraztea.
  • Erakutsi nola sortzen diren materialak Irakurketa Erraza formatuan.
  • Literatura Irakurketa Erraza formatuan eta Irakurketa Erraza taldeak.
  • Irakurketa Errazaren aplikazioa eta erabilera hezkuntza esparruan.

Irudi galeria