Pribatutasun politika
Pribatutasun politika
Arduradunak informatzeko duen obligazioa betetzea aplikazio irizpideak eta lege testuak.
Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoak (LOPDGDD) eta Europako Parlamentuaren eta apirilaren 27ko Kontseiluak emandako 2016/679 Erregelamenduak (EB) (“Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”) ezartzen dutenaren arabera, Pribatutasun Politika hau Mondragon Unibertsitatea S.COOP.ek –aurrerantzean, Mondragon Unibertsitatea– bere web guneko edozein ataletan jasotako erabiltzaileen datu pertsonalei (pertsona fisikoen datuak) ematen dizkien tratamenduei aplikatuko zaie, bera baita da datu horien arduraduna.
Politika honen baldintzekin ados ez bazaude, ez sartu zerbitzuetan eta ez erabili zerbitzuak. Pribatutasun politika hau ezin zaio beste edozein produkturi, zerbitzuri edo hirugarrenen edozein zerbitzuri aplikatu.
ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA.
- Sozietatearen izena: Mondragon Unibertsitatea (Mondragon Unibertsitatea)
- Helbidea: Loramendi, 4, 20500 Arrasate / Mondragon.
- IFZ: F20560991
- Posta elektronikoa: info@mondragon.edu
- Inskripzioko datuak: Hezkuntza Ministerioaren Unibertsitate, Zentro eta Tituluen erregistroa: 061 zk.
DATUEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK
Zure datu pertsonalak web gunearen kudeaketarako eta administraziorako erabiliko dira oro har, eta, bereziki, honetarako:
- Web gunearen bitartez Mondragon Unibertsitatea osatzen duen komunitatearen esku (ikasleak, irakasleak, etab) jarritako zerbitzuak kudeatzeko eta administratzeko.
- Mondragon Unibertsitateak egindako ekintzak zabaltzeko.
- Mondragon Unibertsitatearen online ikastaroak kudeatzeko eta administratzeko.
- Erabiltzaileekin harremanetan jartzeko, gure web orriko galdetegien bitartez egiten dizkiguten eskaerei, aurreinskripzioei, komentarioei eta galderei (emailak, telefono deiak eta beste batzuk ere barruan sartuta) erantzuteko.
- Ikasketen katalogoari buruzko jakinarazpen komertzialak eta Mondragon Unibertsitateari buruzko gainerako informazioak bidaltzeko.
Ez ditugu zure datu pertsonalak erabiliko aurretik esandakoak ez diren beste helburuetarako, legeak ezarrita ez bada edo tartean eskakizun judizialen bat ez badago.
Informazio eskaerarik guri helaraziz gero, beharrezkoa izango da interesdunak bere borondatez ematea berak eskatutakoari erantzuteko edo berari zerbitzuak emateko beharrezkoak diren datuak. Datu horiek emateko derrigortasuna edo premia izartxo batez adieraziko da (*) zerbitzu bakoitzari dagozkion galdetegietan edo ataletan.
Interesdunak, ordea, datu horiek emateari ezetz esan ahal dio, berak hala nahi badu, edo ondoren datuen tratamendua onartzeko aurretik egindako adierazpena indargabetu, jakinda ezezko horrek bere eskaerari erantzun ezin izatea edo kasuan kasuko zerbitzua eman ezin izatea ekarriko duela.
Mondragon Unibertsitateak ulertzen du datu horiek emanda interesdunak bermatu egiten duela datuak egiazkoak, eguneratuak eta zehatzak direla eta horren erantzule dela, eta lehen esandako helburuetarako tratatuak izatea berariaz onartzen duela.
DATUEN TRATAMENDUAREN IRAUPENA.
Mondragon Unibertsitateak jasotako datu pertsonalak gordeko ditu eta informazioa, jakinarazpen komertzialak eta newsletterrak (kasu bada) bidaltzeko tratatuko ditu, erabiltzaileak horretarako baimena ematen duen unetik baja emateko eskatu, baja eman edo datuen tratamendurako baimena kentzen duen arte.
Prestakuntza ekintzen kasuan, dela prestakuntza arautukoak izan, dela unibertsitatekoak izan, dela profesionalak izan, edo beste edozein prestakuntza ekintzatan, kontratua indarrean dagoen bitartean gordeko dira datuak. Harreman hori amaitu eta gero, datuak lege aplikagarriak eskatzen duen denboran gorde ahal izango dira, eta kontratuaren ondoriozko behin-behineko erantzukizunak preskribatu arte.
Administraziorako eta fakturaziorako datuen kasuan, erreferentziako araudiaren arabera gordeko dira.
DATUEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA
Datuen tratamendurako lege oinarria da interesdunak aurretik azaldutako helburuetarako emandako onarpenean oinarritutako legitimazioa. Onarpen hori une hauetan eskatuko zaio:
- bere datuak tratatu behar direnean
- bere datuak gure galdetegietan sartu behar dituenean
Web gunean alta emanez gero eta informazio eskaerarik guri helaraziz gero, beharrezkoa izango da interesdunak bere borondatez ematea berak eskatutakoari erantzuteko edo berari zerbitzuak emateko beharrezkoak diren datuak. Interesdunak, ordea, datu horiek emateari ezetz esan ahal dio, berak hala nahi badu, edo ondoren datuen tratamendua onartzeko aurretik egindako adierazpena indargabetu, jakinda ezezko horrek bere eskaerari erantzun ezin izatea edo gure plataforman erregistratzen jarraitu ezin izatea ekarriko duela.
Era berean, matrikula egitean web gunean eskura jarritako zerbitzuei lotuta (online prestakuntza, aurreinskripzioak, matrikulak, etab) dagoen kontratu harremanean oinarrituta tratatu daitezke bere datuak
Mondragon Unibertsitateak ulertzen du datu horiek emanda interesdunak bermatu egiten duela datuak egiazkoak, eguneratuak eta zehatzak direla eta horren erantzule dela, eta lehen esandako helburuetarako tratatuak izatea berariaz onartzen duela.
Mondragon Unibertsitatearekiko harremana indarrean dagoen bitartean eta harreman hori amaitu ondoren ere, Mondragon Unibertsitateak bere zerbitzuen gaineko eskaintza komertzialak edo promozioak bidali ahal izango ditu, posta elektroniko bidez edo komunikazio bide elektroniko baliokideen bitartez.
Onarpena kentzeko aukera: erabiltzaileak bere datuen tratamendurako emandako onarpena kendu dezake edozein unetan, horretarako eskubidea baitauka, eta hori egiten badu ere, onarpena kendu aurretik bere datuei emandako tratamendua legezkoa izango da. Era berean, erabiltzaileak uko egin ahal izango dio Mondragon Unibertsitateak bidalitako edozein jakinarazpen elektroniko jasotzeari..
LAGAPENEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK.
Mondragon Unibertsitateak unibertsitate kooperatiboa osatzen duten kooperatibei utziko dizkie zure datu pertsonalak, hau da, kooperatiba hauei: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa “Jose Mª Arizmendiarrieta” Koop.E., MU Enpresagintza Koop.E., HUHEZI Koop.E. eta Basque Culinary Center Hezkuntza Fundazioa, Web gunearen bidez egindako eskaerei erantzun ahal izateko, betiere pribatutasun politika honetan adierazitako helburu bereziei lotuta.
Mondragon Unibertsitateak ezingo dizkie inondik inora zure datu pertsonalak hirugarrenei utzi, kenduta legeak hori egitera behartzen duenean (Hezkuntzarekin, Ogasunarekin eta beste arlo batzuekin lotura duen Administrazio Publikoa) edo zuk zeuk horretarako baimena berariaz eman ez badiozu.
Mondragon Unibertsitateak, halaber, datuen babeserako araudiaren arabera tratamendu arduraduntzat jotzen diren zerbitzuak edo teknologia hornitzaileak erabili ditzake, tratamendu-arduradun gisa, eta AEtik kanpo dauden zerbitzu emaileei dagokionez, nazioarteko datu-transferentzietarako ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.SARE SOZIALAK
Mondragon Unibertsitateak hainbat sare sozial dauzka (Facebook, Twitter, etab) Mondragon Unibertsitatearekin zerikusia duten edukiak zabaltzeko, bai eta erabiltzaileei harremanetarako bide bat eskaintzeko ere. Mondragon Unibertsitatea da bere sare sozialetako jarraitzaileen eta harremanen datuen tratamenduaren erantzulea. Halere, datu pertsonalen tratamendua sare sozialen esparruan egiten den neurrian eta sare sozial horien hornitzaileek funtzionamendurako arau batzuk jartzen dituztenez, Mondragon Unibertsitatearen obligazioak jarduteko askatasuna duteneko alderdietara baino ez dira mugatuko. Mondragon Unibertsitateak ez ditu inondik inora datuak sare sozialetatik aterako, ez eta bere erabiltzaileen profilak egingo edo haien gustu, zaletasun edo sare sozialak erabiltzeko duten moduen gaineko aparteko datu pertsonalak aterako ere, erabiltzaileen beraien berariazko baimenik eduki gabe.
Edozein pertsonak eskubidea dauka jakiteko ea Mondragon Unibertsitateak berari buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez. Bereziki, eskubide hauetaz baliatu zaitezke Mondragon Unibertsitatearen aurrean:
- Datuak eskuratzeko eskubidea: interesdunak tratatzen ari diren bere datu pertsonalen gaineko informazioa ezagutu eta eskuratu dezake.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: okerrak zuzendu ditzake, bai eta zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden datuak aldatu ere, tratamenduaren xede den informazioaren egiazkotasuna bermatzeko.
- Datuak kentzeko eskubidea: tratamenduaren helburu diren datuak kentzeko eskatu dezake, beharrezkoak ez direnean.
- Datuen tratamendua aurkatzeko eskubidea: interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeari ezetz esateko edo tratatzeari uzteko eskatzeko duen eskubidea. Eskubide horrek ez du balio tartean lege arrazoiak baldin badaude edo tratamendua egon daitezkeen erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen defentsarako baldin bada, eta kasu horretan datuak blokeatuta edukiko ditugu, legezko obligazioek irauten duten bitartean.
- Publizitatea jasotzeari ezetz esateko eskubidea: interesdunek ezetz esan ahal izango diote Mondragon Unibertsitateak jakinarazpen komertzialak bidaltzeari. Kasu horretan, jakinarazpen horiek jasotzeko baimena baliogabetu dezake, horretarako ezarritako mekanismoa erabiliz edo, bestela, idatzi bat (“baja” gaiarekin) helbide honetara bidaliz: dpo@mondragon.edu
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu dezakete, eta kasu horretan erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetan defendatzeko baino ez dira gordeko datuak.
- Datuak lekuz aldatzeko eskatzeko eskubidea: interesdunek guri emandako beraiei buruzko datuak jasotzeko eskatu ahal izango dute edo –teknikoki posible den guztietan– beraiek aukeratzen duten beste tratamendu arduradun bati bidaltzeko, erabilera arrunterako den eta mekanikoki irakurtzeko den formatu egituratu batean.
- Erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko eskubidea (profilen lanketa barruan sartuta): tratamendu automatizatuan oinarrituta eta eragin garrantzitsuak dauzkan erabaki baten xede ez izateko eskubidea.
Azaldutako eskubideetako edozein erabili nahi baduzu, bidali eskutitz bat, mesedez, helbide honetara, zure datu guztiak eta NANa ere sartuta: Loramendi, 4, 20500 Arrasate / Mondragon. Posta elektroniko honen bidez ere bidali dezakezu eskutitza: dpo@mondragon.edu
Era berean, Datuen Babeserako dugun Ordezkariarekin ere harremanetan jar zaitezke helbide edo posta elektroniko honen bitartez: dpo@mondragon.edu
Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko aukera: Mondragon Unibertsitateak jakinarazten dizu, baita ere, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkeztu dezakezula (www.agpd.es) tratamenduak indarreko araudia betetzen ez duela uste baduzu.