Albisteak

Atzealdea

Nola erabili eta kudeatu irudiak, figurak eta taulak zure lan akademikoetan

Bibliotekako gidak

Nola erabili eta kudeatu irudiak, figurak eta taulak zure lan akademikoetan

Bibliotekak laguntza gida berri bat argitaratu du

2023·06·28

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak “Nola erabili eta kudeatu irudiak, figurak eta taulak zure lan akademikoetan” gida berria jarri du zure eskura.

Askotan, lan akademikoetan informazio ez-testuala (taulak, irudiak, grafiko diagramak eta bestelako ilustrazioak) erabiltzen da. Elementu grafikoen eta material bisualaren helburua testu idatziaren informazioaren ulermena hobetzea eta interpretazioa erraztea da.

Gida honetan elementu grafikoak eta material bisualak zer diren, testuarekin nola erlazionatu, zure lanean nola erantsi eta besteren egileak direnak nola aipatu eta erreferentziatu, bai eta horrelako elementuak eta materialak non eta nola bilatu, eta nola erabili ere azalduko dizugu.

Bibliotekaren webgunetik eta Mudle-ko bibliotekaren ataletik sar zaitezke.

Baliagarria izatea espero dugu.