Albisteak
Nola egin lan akademiko bat
Nola egin lan akademiko bat
Bibliotekak laguntza gida berri bat argitaratu du
Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak “Nola egin lan akademiko bat” gida berria jartzen du zure eskura, idatzizko lanak osorik egiteko prozesua (diseinua, plangintza, idazketa, aurkezpena eta zabalkundea) kontuan hartzen duen tresna argi, praktiko eta irisgarri bat eskaintzeko helburuarekin.
Gida honek jardunbide akademiko egokiak sustatu nahi ditu prestakuntza-maila guztietan, eta funtsezko alderdi hauek biltzen ditu:
- Urratsez urratseko lana: prozesuaren faseak
- Lan akademiko baten oinarrizko egitura.
- Idazteko irizpideak eta estiloa nahiz alderdi formalak.
- Aipamenak, erreferentzia bibliografikoak eta bibliografia idaztea.
- Plagioa saihesteko eta jabetza intelektuala errespetatzeko gomendioak.
Bibliotekaren webguneko "gidak" atalean aurki dezakezu beste gida batzuekin batera..
Ekarpen edo iradokizunik egin nahi baduzu, jarri harremanetan biblioteka@mondragon.edu helbidean.
Baliagarria izatea espero dugu.