Argitaratu zure datuak irekian
Argitaratu zure datuak irekian
Zure ikerketaren datuak irekian argitaratu nahi badituzu, jarri harremanetan zure bibliotekarekin. Zure beharretara egokitutako banakako aholkularitza eskaintzen dizugu. Jar zaitez gurekin harremanetan.
Gogoan izan zientzia irekiaren alde egoteko garrantzitsua dela zure ikerketa zientifiko eta akademikoan bildutako, sortutako edo erabilitako datuak sarbide irekiko biltegietan (instituzionalak, tematikoak edo orokorrak) argitaratzea.
Kontuan izan Espainiak, bai bere lege-testuetan eta ikerketa-deialdietan, zein Europar Batasunak, Europako ikerketa-planetan, baliabide publikoekin finantzatutako ikerketa zientifikoaren emaitzak irekian argitaratzeko betebeharra ezartzen dutela: egindako argitalpenei lotutako ikerketa-datuak biltegi instituzional edo tematikoetan gordailutzeko eskatzen dute.
Zer dira ikerketa-datuak?
Zer dira ikerketa-datuak irekian?
Nolakoak izan behar dute ikerketa-datuek? FAIR datuak
Derrigorrezkoa al da ikerketa-datuak argitaratzea?
Nola kudeatu zure ikerketa-datuak
Nola erabili Argos datuak kudeatzeko plana sortzeko?
Non gordailutu zure ikerketa-datuak
Jabetza intelektuala eta ikerketa-datuak
Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak ikerketa-datu irekien inguruko gida hauek sortu ditu:
Ikerketa-datuak irekian eta nola egin zure datuak kudeatzeko plana