Bibliotekak laguntzen zaitu, zure ikerketa-datuak jaso eta zabaltzen ditu
Zure ikerketa-datuak jasotzen eta zabaltzen ditugu
Bibliotekak, unibertsitateko ekoizpen zientifikoa bildu, zaindu eta zabaltzeko ardura duenez, zure ikerketaren emaitzak argitaratzen ditu, Mondragon Unibertsitatea osatzen duten fakultateek onartutako politika instituzionalaren arabera.
Argitalpen zientifikoen kasuan bezala, artxibo delegatuaren bidez, Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak unibertsitateko komunitateko kideek sortutako, bildutako edo erregistratutako ikerketa-datuak eBiltegian gordetzea kudeatzen du.
Artxibo delegatuak Mondragon Unibertsitatearen aldeko eskubide ez-esklusiboak erabiltzeko eta lagatzeko lizentzia onartzea suposatzen du, Bibliotekak eBiltegian egindako ikerketen emaitzak Sarbide Irekian zabal ditzan eta Zientzia Irekiaren ekimenetan eta ezagutzaren hedapenean aktiboki parte har dezan.
Gaiari buruzko informazio gehiago edo aholkularitza behar baduzu, jarri harremanetan zure Fakultateko Bibliotekarekin.