Bilatu informazioa zure bibliotekan: oinarrizko tresnak

BIBLIOTEKAN INFORMAZIOA NOLA BILATU LAGUNTZEKO GIDAK

Bibliotekak gida desberdinak eskaintzen dizkizu informazio bilaketan laguntzeko:

INFORMAZIOA BILATZEKO OINARRIZKO TRESNAK NOLA ERABILI

Bibliotekak oinarrizko bi tresna eskaintzen dizkizu informazioa bilatzeko: Mondragon Unibertsitatearen katalogoa eta EDS informazio ataria eta bilaketa tresna.

Bilaketa tresna

Informazio tresna honek, bilaketa gune bakarretik baliabide guztien informazioa integratzen eta berreskuratzen du.

Alde batetik, bibliotekaren informazio baliabideen multzoan bilaketak egiteko aukera ematen dizu. Bestetik, zure perfil tematikoa hauta dezakezu (komunikazioa; ekonomia eta enpresa; hezkuntza; gastronomia; ingeniaritza) eta soilik gehien interesatzen zaizkizun eta aurrez zuretzat hautatu ditugun baliabideen artean bilatu.

Gainera, laguntzen dizu bibliotekaren bilduma osatzen duten dokumentu guztien testu osoa eskuratzen; baita sarbide libreko eta izaera akademiko, zientifiko eta teknikoko baliabideen hautaketa zabal bat eskuratzen ere.

Bilaketak egiteaz gain, bilaketa tresnak aukera ematen dizu bilaketok gordetzeko, postaz bidaltzeko eta zure posta elektronikoan jasoko dituzun informazio alertak sortzeko; era berean, aurkituz joango zaren informazioa karpetetan antolatu ahalko duzu, eta interesatzen zaizkizun erregistro bibliografikoak bertan gorde; informazio bibliografikoa gainerakoekin partekatu ahalko duzu, bai posta elektronikoz bai sare sozial nagusien bidez; eta erregistroen informazioa Mendeley edo beste edozein kudeatzaile bibliografikotara inportatu ahalko duzu.

Bilaketa tresna ikusi

Mondragon Unibertsitatearen katalogoa

Katalogoak aukera ematen dizu unibertsitateko biblioteketan erabilgarri dauden funtsak ezagutu eta topatzeko, formatua edozein dela ere (liburuak, tesiak, aldizkariak, bideoak, disko konpaktuak, DVDak, CD-ROMak...), eta, baliabide digitalen kasuan, aukera ematen dizu bertsio digitalaren testu osoa eskuratzeko. Gainera, horietako bakoitzaren ale kopuruari, erabilgarritasunari eta egoerari buruzko informazioa eskaintzen du.

Bilaketak egiteaz gain, katalogoak aukera ematen du horiek gordetzeko, postaz bidaltzeko eta kudetzaile bibliografikora (Mendeley, Zotero...) erregistroak inportatzeko.

Erabiltzailearen informazioa atalean, zure unean uneko maileguak zein diren kontsulta dezakezu, eta beste pertsona bati maileguz emandako dokumentuak erreserbatu.

Katalogoa ikusi