Dokumentu identifikatzaileak

ISBN (International Standard Book Number):

Argitalpenak zirkuitu komertzialean identifikatzeko zenbakia (argitalpen monografiko inprimatuak eta elektronikoak; mapak; filmak, bideoak, informatikako programak eta irakaskuntza arautuan erabiltzeko diren heziketa gaiak edo gai didaktikoak dituzten gardenkiak; etab.). Modu unibokoan identifikatzen du argitalpen bakoitza, eta nazioartean onartuta dago.

Ez da derrigor sartu behar. Espainian ISBNaren Agentziak ematen du.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak sarbide publikoko datu base bat argitaratzen du ISBNaren Agentziaren informazioarekin.

  • 2007az geroztik 13 digitudun kode bat da.

Adibidea: ISBN-13: 978-84-8181-227-5

  • 2007aren aurretik emandako ISBNak 10 digitudun kodeak dira.

Adibidea: ISBN-10: 84-8181-227-7

 

ISSN (International Standard Serial Number):

aldizkako edo serieko argitalpen inprimatuak eta elektronikoak identifikatzeko zenbakia, euskarria edozein dela ere (egunkariak, urteko argitalpenak, hala nola txostenak edo urtekariak, aldizkari zientifikoak edo orokorrak, bildumak, webguneak, datu baseak, etab.)

Modu unibokoan identifikatzen du aldizkako argitalpen bakoitza, eta nazioartean onartuta dago.

8 digitudun kode bat da, eta launa digituko bi multzotan ematen da, marratxo batez bereizita:

Adibidea: ISSN 0317-8471

 

DEPÓSITO LEGAL (D.L.):

Herrialde bateko bibliografi ekoizpena jasotzen du eta zenbaki uniboko bat esleitzen dio argitalpen bakoitzaren edizio bakoitzari. Edozein eratako argitalpenak bildu eta kontserbatzen laguntzen du, herrialde bateko ondare bibliografikoa, soinuduna, bisuala, audiobisuala eta digitala babesteko.

Adibidea: Depósito Legal: M-108883-2016

 

DOI (Digital Object Identifier):

edozein objektu digital (liburu elektroniko bat, liburu elektroniko baten kapitulu bat; aldizkari elektroniko baten artikulu bat…) modu iraunkorrean identifikatzeko modua. Argitalpen elektronikoetan erabiltzen da, bereziki aldizkari eta liburu zientifikoetan. Baliabide elektroniko bat beti eskuragarri egotea ziurtatzen du, daukan URLa edozein dela ere.

Adibidea: DOI: 10.1021/ef900704h

Adibidea: DOI: dx.doi.org/10.1063/1.4840155

 

Handle

Interneteko objektu digital bat modu iraunkorrean identifikatzeko modua, CNRI-k (Corporation for National Research Initiatives) sistema aske baten bitartez garatua.Baliabide elektroniko bat beti eskuragarri egotea ziurtatzen du, objektu digitalari URL iraunkor eta egonkor bat emanda, nahiz eta jatorrizko kokapena aldatu.