eBiltegian materialak uzteko erabilera lizentzia HUHEZI
eBiltegian, Enpresagintza Fakultatearen gordailu irekian, materialak uzteko erabilera lizentzia eta eskubideen lagapen ez-esklusiboa
Gordailuan utzitako materialaren egile edo egile eskubideen titular naizen aldetik, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI) eta Mondragon Unibertsitateari erabilera-baimena eta/edo lagapen ez-esklusiboa ematen diet, doan, mundu eremuan eta legezko gehieneko epean, material horren gaineko erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko –elektronikoki eskuragarri jartzeko eskubidea barne– eta eraldatzeko eskubideetarako, hirugarren batzuen esku jartzeko aukera emanez, gordailuan utzitako material horri lotutako dagokion lizentzian ezarritako erabilera baldintzen arabera.
Onartzen dut HUHEZIk eta Mondragon Unibertsitateak, edukia aldatu gabe, gordailuan utzitako materiala gordetzeko beharrezkoak diren beste formatu edo bitarteko batzuetara eraldatzea edo egokitzea. Era berean, onartzen dut HUHEZIk eta Mondragon Unibertsitateak gordailuan utzitako materialaren kopia bat baino gehiago gordetzea, segurtasun kopiak egiteko eta materiala etorkizunerako gordetzeko.
Ziurtatzen dut eta bermatzen dut gordailuan utzitako materiala nik sortutako jatorrizko obra dela, eta nik dudala Lizentzia honetan jasotako lagapena emateko beharrezko egile eskubidearen titulartasuna.
Titulartasuna partekatzen den kasuetan, onartzen dut gainerako titularren baimena dudala Lizentzia hau emateko. Eskubideak hirugarren batzuei aurrez lagata izanez gero, ziurtatzen dut haien baimena dudala edo lizentzia honetan aurrez ikusitako moduan eskubideak erabiltzeko gaitasuna mantentzen dudala.
Lagatako materialak egile eskubideen titular ez naizen bestelako material batzuk izango balitu, ziurtatzen dut eta bermatzen dut dagokion titularraren baimena lortu dudala aurrez Lizentzia hau eman ahal izateko eta, era berean, ziurtatzen dut eta bermatzen dut gordailuan utzitako materialaren edukian behar bezala identifikatuta eta aitortuta dagoela egile eskubidearen titular hori.
Azken batean, ziurtatzen dut eta bermatzen dut eBiltegian gordailuan utzitako materialak ez duela hausten hirugarren batzuen eskubiderik, ez jabetza intelektualekorik ez industrialekorik, ohore, intimitate eta irudi eskubiderik, edo bestelako edozein eskubiderik.
Gordailuan utzitako materiala HUHEZI eta Mondragon Unibertsitatea ez diren beste agentzia edo erakunderen batek finantzatutako ikerketan oinarrituta baldin badago, ziurtatzen dut eta bermatzen dut bete ditudala erakunde horrekin sinatutako kontratuak edo akordioak eskatutako betebehar guztiak.
HUHEZIk eta Mondragon Unibertsitateak konpromisoa hartzen dute gordailuan utzitako materialaren egile edo egile eskubideen titular gisa zu identifikatzeko, eta ez du material horretan Lizentzia honek espresuki ahalbidetutakoa ez den aldaketarik egingo.
Gordailuan utzitako materialaren egile edo egile eskubideen titular zaren heinean, obra eBiltegitik kentzeko eska dezakezu justifikatutako arrazoi batekin. Horretarako, arduradunekin harremanetan jarri beharko duzu.
Era berean, eBiltegiak gordailuan utzitako materiala kendu ahal izango du behar bezala justifikatutako kasuetan edo jabetza intelektualeko eskubideei lotuta hirugarren batzuen erreklamaziorik jasoz gero. Bi kasuetan aurretiaz espresuki jakinaraziko da.