Patenteak eta jabetza industriala
Espacenet
Europako Patenteen Bulegoaren datu basea. 1836tik aurrera 90 herrialde baino gehiagotan argitaratutako patente agiri desberdinak dohainik eskuratzeko aukera ematen du (patente eskaerak, emandako patenteak, utilitate modeloak, itzulpenak, etab.).
Bilaketa aurreratuari esker, Worldwide bilaketa mota egin daiteke (90 herrialde baino gehiagotako patente eskaeren nazioarteko bilduma); ingelesez, frantsesez eta alemanez eskuragarri.
USPTO (United States Patent and Trademark Office)
Datu base honek Estatu Batuetako 6 milioi patente baino gehiago jasotzen ditu, 1976tik gaur egunera artekoak eta testu osoan emanak.
Invenes
Patenteen eta utilitate modeloen bi datu base dauzka:
- Interpat: 1929tik aurrerako patenteen eta utilitate modeloen testu osoko dokumentu eta datu bibliografikoak eskuratzeko sarbidea ematen du. Gainera, europar patenteak jasotzen ditu.
- Latipat: 1955etik aurrerako hemezortzi iberoamerikar herrialdetako patente eta modeloak jasotzen ditu; baita 1991tik aurrerako irudi eta dokumentu osoak ere.