Zure argitalpenak jaso eta zabaldu egiten ditu Bibliotekak
Zure argitalpenak jasotzen eta zabaltzen ditugu
Biblioteka arduratzen da Unibertsitatearen ekoizpen zientifikoa jaso, zaindu eta zabalkundea egiteaz. Gainera, zure argitalpenen datu bibliometrikoak aztertzeaz arduratzen da, eta Mondragon Unibertsitatearen ikerketen eragin zientifikoa ikusgarria izan dadin kalitate adierazleak eta beharrezko informazioa eskaintzen ditu.
Garrantzitsua da zure ekoizpen zientifikoa edo dibulgaziokoa Bibliotekara bidaltzea. Horrela, zure CV pertsonala eguneratuta izango duzu, baita I+G+B webguneko ikerketa lerroen eta taldeen informazioa ere. Horrek bere ekoizpen zientifikoaren gaineko datu bibliometriko eguneratuak eta fidagarriak eskuratu eta eskaintzeko aukera ematen dio Unibertsitateari.
Bibliotekak irekian argitaratzen ditu zure ikerketaren emaitzen materialak, artxibo ordezkatu bitartez, Mondragon Unibertsitateko fakultateek adostuako politika instituzionalari jarraiki. Artxibo ordezkatuak Mondragon Unibertsitateko Bibliotekari lagatzen dio unibertsitate-komunitateko kideen ekoizpen zinetifikoa gordailutzen eBiltegia, Mondragon Unibertsitatearen gordailu instituzionalean. Artxibo ordezkatuak Mondragon Unibertsitatearen aldeko erabilera lizentzia eta eskubideen lagapen ez esklusiboaren onarpena dakar materialak unibertsitateko gordailu intituzional irekian argitaratzeko.
Bibliotekak Sarbide Irekian zabaltzen ditu zure ikerketaren emaitzen materialak eBiltegia, Mondragon Unibertsitatearen gordailu instituzionalean. Horrek zure ikerketaren ikusgarritasuna ugaritzen du, biltzaile nazionalen eta internazionalen bitartez, eta sarbide irekiko eta ezagutza zabaltzeko egitasmoetan aktiboki laguntzen du.
Gaiari buruzko informazio gehiago edo aholkularitza behar baduzu, jarri harremanetan zure Fakultateko Bibliotekarekin.