Bibliotekaren gida lasterra

OHIZKO GALDERAK

  1. Bibliotekak: kokapena, ordutegiak eta kontaktua
  2. Nola eskatu mailegu bat berritzea
  3. Bibliotekan informazioa bilatzeko aholku orokorrak
  4. Nola bilatu informazioa katalogoan
  5. Nola erreserbatu langelak, ordenagailu eramangarriak, bideo kamerak…
  6. Zer egin liburua edo dokumentua Bibliotekaren katalogoan ez badago
  7. Badaukazu prestakuntza beharrik biblioteka erabiltzeko?

 

 

Ohizko galderei erantzunak

1. Bibliotekak: kokapena, ordutegiak eta kontaktua

Ikus ezazu gure atala kokapena eta ordutegiak.

 

2. Nola eskatu mailegu bat berritzea

Ikus ezazu gure atala mailegua, erreserbak eta berriztapena.

 

3. Bibliotekan informazioa bilatzeko aholku orokorrak

Ikus ezazu gure atala konpetentzia digitalen inguruko prestakuntza.

 

4. Nola bilatu informazioa katalogoan

Ikus ezazu gure katalogo atala.

4.1. Oinarrizko kontzeptuak

Gomendio batzuk emango dizkizugu, Mondragon Unibertsitatearen Bibliotekaren katalogoan dokumentuak bilatzeko

katalogoa ikusi

 

Kontsulta bibliografikoak egiteko, bilaketa azkar edo sinplea eta bilaketa aurreratua erabil ditzakezu.

Bilaketa sinplea egokiena da dokumentuari buruzko oinarrizko datuak edukiz gero. Idatz ezazu/itzazu bilaketa terminoa/terminoak laukian eta erabil ezazu ezkerraldeko zabalgarria bilaketa eremua hautatzeko. Ondoren, klik egin Bilatu botoian.

“Hitza” aukera erabiliz, edozein eremutan egin dezakezu kontsulta; edo bestela, interesatzen zaizun eremua zehaztu dezakezu, hala nola “egilea”, “izenburua”, “gaia”.

  • Egile jakin baten obra konkretu bat bilatzen ari bazara: sartu egilearen abizena eta izenburuaren hitz esanguratsuren bat bilaketa lerroan, eta hautatu “hitza” eremua.
  • Gai bati buruzko bibliografia bilatzen ari bazara: lehenengo saiakera “hitza" eremuan egitea gomendatzen dizugu, gaia ondoen deskribatzen duen/duten terminoa/terminoak erabilita. Emaitza gehiegi agertzen bazaizu, saia zaitez bilaketa “gaia” eremu espezifikoan egiten.
  • Gradu amaierako proiektu bat, master amaierako proiektu bat edo doktore tesi bat bilatzen ari bazara: bilaketarako interesatzen zaizkizun hitzen ondoan, hitz gako moduan, gradu amaierako lana, master amaiera edo tesia hitzak teklea ditzakezu, betiere “hitza" aukerari eutsiz. Era berean, “Gradu amaierako lanak”, “Master amaierako lanak” bildumak etab. hauta ditzakezu.
  • Dokumentu mota jakin baten bila ari bazara (monografia, aldizkaria, bideoa, ordenagailu fitxategia, soinu erregistroak): aukera ezazu zabalgarriko “formatu guztiak” hautaketa koadroan agertzen den dokumentu mota.

Bilatzen duzun dokumentua aurkitzen duzunean, jarri arreta Aleen datuen atalean. Datu horien bidez, Bibliotekan dokumentua non dagoen jakingo duzu:

Barra kodea1 Biblioteka2 Sailkapena3 Kokalekua4 Mota5 Egoera6

M0010625

MGEP

45 00 097

Orokorra

Liburua

Eskuragarri

1Barra kodea: kode alfanumeriko bat da, alea identifikatzeaz gain, ale hori maileguz emateko, itzultzeko edo erreserbatzeko balio duena.

2Biblioteka: alea zein bibliotekatan dagoen adierazten du. Dokumentu bera biblioteka bat baino gehiagotan egon daiteke.

3Sailkapena: dokumentua fisikoki apalategian aurkitzen lagunduko dizu. Kode alfanumeriko bat da, ondo ikusteko moduan jartzen dena –normalean liburuaren bizkarrean– eta liburua bibliotekako apalategian fisikoki aurkitzeko balio duena. Signaturak gaika multzokatzen ditu dokumentuak apaletan; hola, errazagoa egingo zaizu gai berari buruzko beste dokumentu batzuk aurkitzea. Ikus ezazu hurrengo atalak (4.2 eta 4.3).

4Kokalekua: biblioteka barruan zein sailetan dagoen jakiteko (Orokorra, Hemeroteka, Karrera amaierako proiektuak, Bideoak, Gordailua). Baliabide elektronikoak Linean testuarekin adierazten dira Kokapena eremuan.Baliabideok erregistroaren URL eremuak ematen duen estekaren bidez eskura daitezke: Testu osorako sarbidea/Acceso al texto completo.

5Mota: dokumentu mota adierazten du: liburua, aldizkaria, bideoa, CDa, DVDa, gradu amaierako lana, dokumentu zientifikoa, baliabide elektronikoa, etab.

6Egoera:dokumentua nola dagoen adierazten du: eskuragarri, maileguz hartua, erreserbatuta, mailegutik kanpo, galduta… Maileguz hartua badago, aurreikusitako itzultze data agertuko da.  Ikus ezazu informazio gehiago hurrengo ataletan (4.4).

4.2. Katalogoan nola adierazten den sailkapena.

Enpresagintzako eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko adibidea:

Barra kodea Biblioteka Sailkapena Kokalekua Mota Egoera

H001062

HUHEZI

5.20 PIA cri

Orokorra

Liburua

Mailegutik kanpo

 

Goi Eskola Politeknikoko adibidea:

Barra kodea Biblioteka Sailkapena Kokalekua Mota Egoera

M0010625

MGEP

45 00 097 i

Orokorra

Liburua

Eskuragarri

 

BCCko adibidea:

Barra kodea Biblioteka Sailkapena Kokalekua Mota Egoera

B0107124

BCC

TX 723.5.B36 G37 2001i

Orokorra

Liburua

Eskuragarri

 

4.3. Biblioteka bakoitzaren sailkapenaren interpretazioa

BCCn:

Sailkapena: TX 714 .A38 2016

BCC Bibliotekak Kongresuaren Bibliotekaren Sailkapenaren bidez sailkatzen ditu bere funtsak (LCC, Library of Congress Classification). Hona hemen signaturen elementuak:

  • Larriz agertzen diren lehen letren bidez, gai nagusiak eta horien azpisailak adierazten dira. Kasu honetan TX = Etxeko Ekonomia
  • Azpiklase bakoitza zenbakiz azpizatitzen da. 714 = Sukaldaritza – Sukaldaritzako liburuak – 1800etik aurrera – Errezeten bilduma orokorrak
  • Ondorengo elementua kode alfanumeriko bat da, dokumentuen egilearen/egileen abizenak ordezkatzen dituena. A38 = Aduriz, Andoni
  • Azken zenbakiek dokumentuaren argitaratze urtea adierazten dute. Kasu honetan 2016

Dokumentu bat aurkitzeko, lehenik alfabetikoki antolatuta dauden apalategietara jo behar duzu. Talde alfabetiko bakoitza zenbaki bidez antolatuta dago. Eta azkenik, egilearen abizena eta argitaratze urtea elementuen bidez.

Adibidez:

  • Apalategian, BF431 .L67 2011 lehenago egongo da hau baino: TX714 .A38 2016
  • Apalategian, BF714 .L38 2016 lehenago egongo da hau baino: TX716 .A84 2000
  • Apalategian, BF714 .L38 2016 lehenago egongo da hau baino: TX714 .A46 2012
  • Apalategian, BF714 .L38 2016 lehenago egongo da hau baino: TX714 .A38 2017

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eta Enpresagintzan:

Sailkapena: 5.20 PIA cri

Hauek dira signatura horren elementuak:

  • Zenbakiak: eremu tematiko handiak adierazten dituzte, eta zenbaki bidezko ordena orokorra ahalbidetzen dute.
  • Letra larriak: egilearen lehen hiru letrak adierazten dituzte, eta alfabetikoki ordenatzeko balio dute.
  • Letra xeheak: obraren izenburuaren lehen hiru letrak adierazten dituzte, eta alfabetikoki ordenatzeko balio dute.

Liburua topatzeko, 5. zenbakiari dagokion apalategira jo behar duzu, eta 5.20 zenbakia aurkitu. Atal horren barruan, liburuak alfabetikoki ordenaturik egongo dira signaturaren bigarren lerroaren arabera; kasu honetan, PIA. Eta horien barruan, hirugarren lerroaren arabera egongo dira alfabetikoki ordenatuta; kasu honetan, cri.

Goi Eskola Politeknikoan:

Sailkapena: 12 14 005

Hauek dira signaturaren elementuak:

  • Zenbakien lehen lerroak ezagutza eremu handi bat adierazten du.
  • Zenbakien bigarren lerroak adierazten du arlo tematiko zehatzago bat, lehen lerroak adierazten duen ezagutza eremuaren barruko arlo bat
  • Hirugarren lerroak, azkenik, gauden arlo tematikoaren barruko zenbakizko ordena bat adierazten du.

Liburua aurkitzeko, 12 zenbakiari dagokion apalategira jo behar duzu (ezagutza arloa: Matematika). Atal horren barruan, 14. zenbakia ekuazio diferentzialen arlo tematikoari dagokio. Bloke honen barruan, liburuek zenbakizko ordenari jarraitzen diote; beraz, etiketan 005 zenbakia daraman liburua hartuko genuke.

4.4. Hona hemen dokumentuaren egoera posibleak

Eskuragarri: Dokumentua eskuragarri eta zure fakultateko bibliotekan baldin badago, bila ezazu apalategietan. Beste fakultate batean badago eskuragarri, eska ezazu zure bibliotekan, ekar dezaten. Baliabide elektroniko batez ari bagara, eskura ezazu zuzenean esteka honen bidez: Testu osorako sarbidea/Acceso al texto completo del catálogo.

Maileguz hartua: Galduak eta katalogoaren “Erabiltzailearentzako zerbitzuak” atalean, hauta ezazu “Egun maileguz emanda dauden dokumentuak erreserbatu” atala. Sor ezazu erreserba “Egin zure erreserba” atalean; horretarako, sartu zure kontu zenbakia (NAN zk. letra barik) eta interesatzen zaizun alearen barra kodea. Liburua itzultzen dutenean, bibliotekak jasotzera pasatzeko abisua emango dizu.

Mailegutik kanpo: Badaude material batzuk, beren ezaugarriak direla eta, maileguz hartu ezin direnak (aldizkariak, hiztegiak, entziklopediak…). Horiek bibliotekako geletan kontsultatu ahal izango dituzu nahi duzun aldiro.

Galduak: Aldi batez galduta dauden dokumentuak dira.

5. Nola erreserbatu langelak, ordenagailu eramangarriak, bideo kamerak…

Nahi izanez gero, honako hauek erreserba ditzakezu: lan eremuak eta ikasgelak, ekipamendu informatikoak (eramangarriak, tabletak, eReaderrak), ikus-entzunezko ekipamenduak (bideo kamerak, argazki kamerak), multimedia gailuak eta baita eguneroko lanerako behar dituzun beste material batzuk ere (usb-ak, entzungailuak, txartel irakurgailuak, haririk gabeko aurkezgailuak, kalkulagailuak, kalibreak, etab.).

Erreserbak egiteko Erreserben aplikaziora joan. Gogoan izan lehenengo aldiz sartzen baldin bazara, zure erabiltzaile datuak osatu beharko dituzula.

Erabilera gida bat daukazu zure eskura, non pausoz-pauso azaltzen den aplikazioan nola sartu eta baliabide bat nola erreserbatu.

Horretarako:

  1. Aukeratu zure fakultatea.
  2. Sartu unibertsitateko zure erabiltzaile eta pasahitza.
  3. Sakatu “Hasi saioa” botoia.
  4. Zure profil pertsonaletik erreserbak egin ditzakezu eta mailegu zein erreserba historiala ikusi.

Argibide gehiago izateko jo Lan espazioak eta beste baliabide batzuetan erreserba atalera.

Araudia eta erabilera.

 

6. Zer egin liburua edo dokumentua Bibliotekaren katalogoan ez badago

Katalogoan ez dagoen liburu edo dokumentu bat behar baduzu, eska ezazu zuren bibliotekan, dokumentuari buruzko ahalik eta datu gehien emanez. Zure biblioteka arduratuko da erosteaz edo biblioteka arteko maileguz eskuratzeaz.

Eskatutako dokumentua jasotzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara.

 

7. Badaukazu prestakuntza beharrik biblioteka erabiltzeko?

Bibliotekan dihardugunok unibertsitatean konpetentzia digitalak lantzea bultzatzen dugu. Prestakuntza ikastaroak antolatzen ditugu, informazio baliabideak erabiltzen ikas dezazun eta eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutu ditzazun.

Biblioteketan ari garenok gure prestakuntza saioen programa aurkezten dugu urtero, eta zugandik datorren edozein iradokizun onartuko dugu. Jarri harremanetanzure zentroko bibliotekarekin.