FAQ

GALDERA

GBL-an murgilduta nago eta honen txostena gaztelaniaz idatzi beharra daukat. Idatzi guztiz ez sexista izatea oso garrantzitsua ikusten dut, baina gaztelaniazko idatzi akademikoetan genero neutroaren erabilera zuzenaren inguruan dudak dauzkat.

x erabiltzea zuzena litzateke? (usuarixs, amigxs...)

Bi generoak adieraztea beharrezkoa da? (usuarios/as, amigas/os...)

Pertsonalki lehenengoa erabiltzeko joera daukat baina txosten honek daukan seriotasun eta testigurua dela eta ez dakit zuzena izan daitekeen. Zuek gehiago jakingo duzuela pentsatu dut.

ERANTZUNA

Gaia konplexua da eta ezin da mezu batean osotasunean tratatu.  Bi galdera konkretuei emango diegu erantzuna. 

  • x erabiltzen da testuinguru informaletan. Ez du balio "hitz egiteko". GBL bat testu formala da, akademikoa. Guk ez guke erabiliko.
  • Maskulino generikoa edo orokorra ez baduzu erabili nahi, hainbat bide daude: hitz orokorrak posible denean eta ondo gelditzen bada (alumnado eta ez alumnos, amistades eta ez amigos...); beste formulazio batzuk (las personas usuarias eta ez los usuarios); ez badago beste erremediorik, bi generoak (las y los hijos edo los y las hijas, eta ez los hijos. Kontuz: batzuetan femeninoa lehenago eta beste batzuetan maskulinoa, eta ez beti maskulinoa aurrean)...

 

GALDERA

Mondragon Unibertsitateko ikaslea naiz, feminismo kontuetan interesa dut eta ekarpenak egin nahiko nituzke, zein litzateke horretarako bidea?

ERANTZUNA

Mondragon Unibertsitateko komunitatearen ekarpenak jasotzeko urtean bitan bilera irekiak antolatzen ditugu (bat udazkenean eta bestea udaberrian). Bertara MUko fakultate guztietako ikasle eta langileak gonbidatuak daude, eta deialdia posta elektroniko bidez helaraziko zaie guztiei data hurbildu ahala.