Hezkuntza Programa - Udaberria
Hezkuntza programa: Udaberria
Erasmus ikasleentzako, Hezkuntza arloko 30 ECTS-ko bi ikastaro eskaintzen ditugu Euskadiko bihotzean eta Mondragon Kooperatiba mugimendu ospetsuan.
Bi ikastaroak eskainiko dira udazkeneo egonaldian. Ikasleek aukeratu ahal izango dute bata ala bestea egitea. Bi ikastaroetako funtzionamendu-hizkuntza ingelesa izango da.
Helburu orokorrak
Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako graduen helburua ikasleen hezkuntza-premiei aurrea hartzeko gai diren profesionalak prestatzea da. Haurren familia-, gizarte- eta kultura-ingurunea kontuan hartzen duten eta behar bezala lantzen dituzten profesionalak. Profesional sortzaileak eta konprometituak, kritikoak errealitatea interpretatzeko orduan, eta, aldi berean, gizarte aldakor batera egokitzeko malguak. Enpatia garatuko duten profesionalak, haurrak ulertzeko eta aurkikuntzak partekatzeko ingurune abegikorra sortzeko, eta ikerketetan eroso sentituko direnak ezagutza eta aurkikuntza pedagogiko eta linguistiko berriak partekatuz.
Moduluak: 1. ikastaroa
Eskola, hizkuntzak eta pertsonak (9 ECTS) (Otsaila-Martxoa)
- Gure gizarte globalizatuan (eta geo-lokalizatuan) irakasle izateko, gure munduko errealitateen arteko antzekotasunei eta desberdintasunei buruzko gero eta hausnarketa eta ezagutza handiagoa behar da. Ikuspegi eta ulermen global hori lortzen laguntzeko, beste eskola, erakunde, sistema eta atzerriko zein herrialdeekin harremanetan egon behar dugu.
- Modulu honetan, zentratuko gara hezkuntzaren hurrengo lau ardatz nagusietan: euskal hezkuntza-sistema, berrikuntza, irakasleak ikertzaile gisa eta ikaskuntza profesionaleko komunitatea izango dira.
Hezkuntzako berrikuntzaren eta gogoeta praktikaren lidergoa sustatzea (9 ECTS) (otsaila-martxoa). Nahitaezkoa
- Gure gizarte globalizatuan (geo lokalizatuan) irakasle izateko, gero eta hausnarketa eta ezagutza handiagoa behar da gure munduko errealitate desberdinen artean antzekoa denari eta ez denari buruz. Ikuspegi eta ulermen global hori lortzen laguntzeko, nazioen arteko eskola, erakunde, sistema eta herrialdeekin harremanetan egon behar dugu. Modulu honek helburu hori du. Modulu honetan, hezkuntzaren lau ardatz nagusitan zentratuko gara. Lehenengo ardatza izango da euskal hezkuntza-sistema, berrikuntza, irakaslea ikertzaile gisa eta ikaskuntzako komunitate profesionala.
Practicum (6 ECTS) (Apirila-Maiatza). Aukerazkoa
- Praktika profesionala gure praktikari buruz hausnartzeko gaitasunean oinarritzen da, eta hori beharrezkoa da erabakiak hartzeko. Practicum honen helburuak, hezitzailea ikerketa prozesu batean murgiltzea eta tokiko esperientzia bizitzea eskatuko du.
Gizarte modernoaren azterketa kritikoa (9 ECTS). (Maiatza-Ekaina). Haukerazkoa
- Gizartearen eta eskolaren arteko harremana ulertzea, eskolak aldaketa-eragile gisa duen funtzio soziala kontuan hartuta.
- Zientziak eta teknologiak gizarte modernoan eta hezkuntzan duten eraginari buruzko ezagutza kritikoak eskuratzea, eta sustatzea horien erabilera egokia.
Espainiera (3 ECTS) (Otsaila-Maitza). Hautazkoa
Euskal kultura (6 ECTS) (Otsaila-Maiatza)
- Modulu honen helburua euskal kulturan ibilbide labur bat egitea da, haren alderdi garrantzitsuenetako batzuk ardatz hartuta: hizkuntza, historia eta hezkuntza-sistema, egungo euskal gizartea ulertzeko.
Moduluak: 2. ikastaroa
Nola ikasten dira atzerriko hizkuntzak eskolan? (12 ECTS) (Otsaila-Martxoa)
- Datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna eskuratzea (normalean bere ikasketa-arloaren barruan), izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuei buruzko hausnarketa barne hartzen duten iritziak emateko. Garatzea goi-mailako ikasketei autonomia-maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak.
Ikasgelaen eraldaketa (6 ECTS) (Apirila-Ekaina)
Practicum (6 ECTS) (Apirila-Maiatza). Aukerazkoa
- Praktika profesionala gure praktikari buruz hausnartzeko gaitasunean oinarritzen da, eta hori beharrezkoa da erabakiak hartzeko. Practicum honen helburuak, hezitzailea ikerketa prozesu batean murgiltzea eta tokiko esperientzia bizitzea eskatuko du.
Espainiera (3 ECTS) (Otsaila-Maitza). Aukerazkoa
Euskal kultura (6 ECTS) (Otsaila-Maiatza)
- Modulu honen helburua euskal kulturan ibilbide labur bat egitea da, haren alderdi garrantzitsuenetako batzuk ardatz hartuta: hizkuntza, historia eta hezkuntza-sistema, egungo euskal gizartea ulertzeko.
