MUniversitas
'MUNIVERSITAS': 2005AZ GEROZTIK, LAU HILABETERO ARGITARATZEN DEN ALDIZKARIA
MUniversitas, 2005 urtean Mondragon Unibertsitateak sortutako aldizkaria da. Urtean hiru zenbaki argitaratzen dira, beti ere, unibertsitatea euskal gizarteari ezagutarazteko asmoarekin. Gainera, urtean behin Ikertzen gehigarri berezia gehitzen zaio aldizkariari. Ikertzen-ek biltzen ditu ikerketa eta transferentziarekin lotutako gaiak.
28 orrialdetan, MUniversitas-ek jasotzen ditu unibertsitatean eta fakultateetan gertatzen direnak : proiektuak, arrakastadun ekimenak, kezkak...
5.600 ale inguru argitaratzen dira zenbaki bakoitzeko eta ikasle, langile, komunikabide, enpresa, erakunde eta askotariko erakundeetan banatzen dira.