Berdintasun zerbitzua
gizarte berdinzaleagoa eraikitzeko LANEAN
Mondragon Unibertsitateko Berdintasun Zerbitzuan Unibertsitateko nahiz fakultateetako ordezkariak biltzen dira. Honako hauek dira berdintasun-zerbitzuaren eginkizunak Unibertsitate osoan nahiz fakultate bakoitzean:
- Unibertsitatearen Berdintasun Plana bultzatu eta koordinatzea.
- Esparru horretako eragileen mintzakide izatea.
- Berdintasun-alorrari lotutako gai eta baliabideei buruzko informazioa eta komunikazioa eskaintzea.
- Aholkularitza eta informazioa ematea.
- Berdintasun Programa osatzen duten programetako ekintzen jarraipena eta ebaluazioa egitea
Berdintasun-taldea
Hona hemen Mondragon Unibertsitateko berdintasun-taldea osatzen dugun pertsonak:
SUSANA AZPILIKUETA
Errektoregoa
ARANTXA GONZALEZ DE HEREDIA
Goi Eskola Politeknikoa
GENTZANE ALDEKOA
Goi Eskola Politeknikoa
AMELIA BARQUIN
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
IDOIA PEÑACOBA
Errektoregoa
IÑIGO ZENDEGI
Goi Eskola Politeknikoa
EUNATE ELIO
Enpresagintza Fakultatea
AGURTZANE LEKUONA
Enpresagintza Fakultatea
Berdintasun bulegoa
Edozein galdera egin nahi baduzu, idatzi berdintasuna@mondragon.edu helbidera eta erantzun egingo dizugu.
Aurrez aurreko bilera nahi baduzu, esaguzu zer fakultatetakoa zaren eta zure fakultateak bulego honetan duen ordezkariarekin jarriko gara harremanetan
Idatz iezaguzu
Plotina europar proiektua
Mondragon Unibertsitateak bat egin du Plotina proiektuarekin. Haren helburu nagusia honako hau da: ikerketa-erakundeetako eta unibertsitateetako genero berdintasunerako planak estrategia berritzaileekin eta iraunkorrekin batera garatu, txertatu eta ebaluatzea
BERDINTASUNARI BURUZKOBLOGA
Berdintasunari buruzko atala Mondragon Unibertsitatearen Komunitatea blog orokorrean.
ASKOTAN EGITEN DIREN GALDERAK