Unibertsitate kooperatiboa

Jatorria

Mondragon Unibertsitatea 1997an sortu zen eta maiatzaren 30eko 4/1997 legeak ofizialki onartu zuen.

Unibertsitatea hezkuntza arloan ibilbide eta esperientzia luzea duten hiru hezkuntza kooperatiben elkartzetik jaiotzen da, hain zuzen Mondragon Goi Eskola Politeknikoa “Jose Mª Arizmendiarrieta” S.Kooperatiboaren, ETEO S.Kooperatiboaren eta Irakasle Eskola S.Kooperatiboaren elkartzetik. Egun, Unibertsitateko bi Fakultate eta Eskola osatzen dituzte:

Gizarte-bokazioa

Mondragon Unibertsitatean gizartea eraldatzeko konpromisoa hartu dugu; eta konpromiso hori euskarri dugun partaidetza-ereduan islatzen da.

Unibertsitatea kooperatiboa da, MONDRAGON Korporazioa enpresa-multzoko kidea. Alde horretatik, inguruarekin, gizartearekin eta gure garaiarekin inplikatuta dago; beraz, bokazio humanista du.

Geure formazio-ereduaren oinarria hezkuntza-sistema da, baina enpresak eta erakundeak inplikatzea sustatzen dugu, gizarte-eskuragarritasuna, ikasketen eta lanaren bateragarritasuna, ikerkuntza eta transferentziaren garapena eta etengabeko prestakuntza bermatzeko.

Unibertsitate berezia, berdingabea eta konprometitua

Berrikuntza, sustraiak, unibertsaltasuna, sormena, dinamismoa, ikerketa, fidagarritasuna, hurbiltasuna, kanpoarekiko konexioa, irismen luzeko begirada.

Horiexek dira Mondragon Unibertsitatearen izaera adierazten duten ezaugarrietako batzuk. Unibertsitate praktikoa, erreala, konprometitua, pertsonen garapenean oinarritua, enpresaren eta gizartearen beharretara bideratua, mundu errealeko erronkei aurre egiteko pentsatua, non ezagutzak eta ezagutzaren aplikazioak ez duten mugarik.

Bakarra, desberdina, berezia egiten duten zutabeetan oinarritzen den unibertsitatea:

  • Uste osoa du unibertsitate ezberdina, paregabea eta benetakoa dela, bere ezaugarri beriezgarriei eta proiektuari esker.
  • Berezko filosofian eta idiosinkrasian sustraituta dago, berezko modua du izateko eta egoteko, orainean eta geroan esku hartzeko eta protagonista bihurtzeko.
  • Konpromisoa du MONDRAGONen balio koperatiboekin (garapen jasangarria, aberastasuna banatzea, gizartea eraldatzea...), horiexek baitira bere izaeraren eta hezkuntza-proiektu akademiko eta eraldatzailearen benetako ardatzak.
  • Ezagutza sortzeko erabaki irmoa hartu du, etorkizuneko enpresaren protagonistak izango diren eta tokian tokikoaren nahiz nazioartekoarekin konektatuta egongo diren pertsonak trebatzeko.
  • Gizartea eraldatzeko anbizioa du, pertsonen eta gizartearen prestakuntza eta gaitasuna handitzeko nahia, enpresa-ehuna eta gizartea bera aldatzen laguntzeko.
  • Herriaren garapen soziala, kulturala eta ekonomikoa eta enpresa zein erakundeen lehiakortasuna bultzatzeko bokazioa du.
  • Lotura du tokiko ingurunearekin (Euskal Herriarekin) eta bertako identitate eta izaerarekin. Horregatik, bertako jendearen hizkuntza, kultura, historia eta bizi-kalitatea garatzeko konpromisoa hartu du. Baina, aldi berean, nazioarteko ikuspegia ere barneratu du, kanpoan gertatzen diren aldaketei erreparatuz, aliantzak finkatuz eta beste leku batzuetako joerak bereganatuz.

Aurkezpen korporatiboa

Sartu aurkezpenean