Ikerketako etika batzordea
Batzordearen izaera eta funtzioak
Mondragon Unibertsitatearen Ikerketako Etika Batzordea organo independente, inpartzial, diziplinarteko eta kontsultarakoa da, eta Mondragon Unibertsitatearen Zuzendaritza Kontseiluaren mendean jarduten du. Helburu honekin sortu zen funtsean: Unibertsitatean egingo diren eta eskaera luzatzen duten ikerketa-proiektuen alderdi etikoak ebaluatzea. Funtzio hauek ditu batzordeak:
- Ikerketa-proiektuen ebaluazio etikoa eta egokitasun etikoaren txostenak egitea, osotasuenan edo partzialki Unibertsitateko langileek haren instalazioetan edo bertako ekipamendua nahiz datuak erabiliz egingo dituzten jarduera proposamenetarako eta ikerketa-proiektuetarako erakundeek eta ikertzaileek eskatzen dutenean.
- Mondragon Unibertsitatearen Zuzendaritza Kontseiluak esleitzen dion beste edozein funtzio.
Batzordearen osaera
- Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko Ikerketaren eta Transferentziaren koordinatzaileak zuzenduko du Mondragon Unibertsitatearen Ikerketako Etika batzordea.
- Unibertsitateko idazkari orokorrak jardungo du idazkari teknikoaren lanetan.
- Kide hauek ere izango ditu: datuak babesteko ordezkaria (DBOa) eta Enpresagintzaren, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien eta Gastronomia Zientzien (Basque Culinary Center) fakultateetako ikerketaren eta transferentziaren (I+Taren) koordinatzaile bana.
- Bestalde, Batzordeak beharrezkotzat jotzen duen gaietan, arlo etikoetako edo ebaluazioan zalantza sortzen duten gaietako adituen partaidetza eta aholkularitza eska dezake.
Ikerketako Etika Batzordeak egokitasun etikoaren txostenak egiteko prozedura
Proiektuak ebaluatzeko aurkeztea
Ikerketa-proiektuak ebaluatzeko eta egokitasun-txostenak egiteko betebeharrari erantzunez, kasuan kasuko proiektuaren ikertzaile erantzuleek behar bezala betetako ebaluazio-eskaera aurkeztu beharko diote Ikerketako Etika Batzordeari (ikusi 1. eranskina), bai eta proiektuaren dokumentazioa ere, hurrengo puntuan jaso denez.
Doktorego-tesien proiektuak zuzendariak aurkeztu beharko ditu, eta hura arduratuko da eskaera aurkeztu eta sinatzeaz.
Halaber, Ikerketako Etika Batzordeak ebaluatu beharko ditu aldizkari espezializatuetan argitaratu behar direlako metodologiaren egokitasun etikoaren txostena behar duten ikerketa-artikulu edo -lanak.
Egokitasun-txostena egiteko prozedura
Ebaluazio-eskaerarekin batera, egokitasun-txostena egin nahi zaion proiektuaren memoria laburra ere aurkeztu beharko da.
Ebaluatzea, kalifikatzea eta egokitasun-testak ematea
IEBk ebaluatutako ikerketa-proiektuak honela sailkatuko dira, dokumentazioa aztertu ondoren:
- Aldeko txostena
- Baldintzatutako aldeko txostena
- Aurkako txostena
Pribatutasun politika
Batzordearen jarduera-araudiak Mondragon Unibertsitateak ezarritako pribatutasun-politika betetzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean, apirilaren 27koan, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoan, abenduaren 5ekoan, xedatutakoari jarraikiz.