Praktikak eta proiektuak

PRAKTIKAK ENPRESETAN

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.

Mondragon Unibertsitatea, MONDRAGON Korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.

Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.

Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.

Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen dugu kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutoreak egindakoa bai praktikak egiten ari den enpresako edo zentroko tutoreak egindakoa ere.

Kasu batzuetan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere ematen dugu beste zenbait hezkuntza-zentrorekin sinatutako hitzarmenei esker; hitzarmen horiek ikasleei mugitzeko aukera ematen die.

Mondragon Unibertsitateko 500 ikasle inguruk eginten dituzte praktikak, urtero.

Ikasketen arabera, praktikak ere ezaugarri bereziak dituzte:

GRADU/MASTER BUKAERAKO LANAK

 

Ikasketak Mondragon Unibertsitatean ikasketak egiten dituzten ikasleek karrera amaierako proiektua egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresaren batean.

Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.

Gradu/Master bukaerako lanak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.

Proiektuak urtebeteko –batik bat, lehen zikloko karreretan– edo 4 hileko iraupena izan dezake. Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.

Karrera amaierako proiektuak egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Laboral Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MONDRAGON Korporazioa, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.

Mondragon Unibertsitateko ikasleek karrera amaierako 500 proiektutik gora egiten dituzte urtero.

Titulazioaren arabera, proiektu hauek ezaugarri bereziak izan ditzakete: