MONDRAGON Korporazioa
1956. URTETIK DIHARDU MONDRAGON KORPORAZIOAK LANKIDETZAN OINARRITUTAKO PROIEKTUAREN ALDE
MONDRAGON 1956an jaiotako mugimendu kooperatiboaren fruitua da, urte horretan eratu baitzen Arrasaten (Gipuzkoa) lehen industria kooperatiba. Bere enpresa-filosorai Balio Korporatiboetan dago jasota:
- Lankidetza.
- Partaidetza.
- Gizarte Erantzukizuna.
- Berrikuntza.
Nazioarteko merkatuan lehiatzen duen enpresa-erakunde baten oinarrizko helburuak honakoei lotzen die MONDRAGON en misioak: sozietate-antolamenduan emtodo demokratikoak erabiltzea, enplegua sortzea, langileen garapen humano eta profesionala sustatzea eta inguruko gizartea garatzeko konpromisoaz jardutea.
Antolamenduari dagokionez, lau arlo hauen arabera dago eratuta: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza.
Egun, 100 kooperatiba autonomo independiente baino gehiagok osatzen dute MONDRAGON eta lehen euskal enpresa taldea da, eta hamargarrena Espainian.