ECTS kreditoak kirol praktikagatik
Graduko ikasketetan ECTS kreditu aitorpena
2021eko 822 Errege Dekretuak, irailaren 28koa, xedatzen du (10.artikulua, 9C), Graduko ikasleei 6 ECTS onartuko ahalko zaizkiela Unibertsitateak sustatutako eskolaz kanpoko ekintza eta jardueretan parte hartzeagatik. Ekintza eta jarduera hauek mota honetakoak izan daitezke:
- Ikasleen ordezakaritzakoak
- Kirol-ekintzak
- Unibertsitateko kultur ekintzak
- Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerak
Honela:
“9c. Serán objeto de estos procedimientos los créditos con relación a la participación del estudiantado en actividades universitarias de cooperación, solidarias, culturales, deportivas y de representación estudiantil, que conjuntamente equivaldrán a como mínimo seis créditos. De igual forma, podrán ser objeto de estos procedimientos otras actividades académicas que con carácter docente organice la universidad. En ningún caso podrán suponer la totalidad los créditos objeto del reconocimiento establecido en esta letra c) de este artículo, más del 10 por ciento del total de créditos del plan de estudios"
Hori dela eta, fakultate bakoitzak bere barne araudia prestatu du ECTS kredituen aitorpenerako, galdetu zure fakultateko idazkaritza akademikoan.
Arau orokor bezala, hauek dira kreditu hauek lortzeko ekintzek bete behar dituzten ezaugarriak:
- 10 ordutako ikastaroak: 0.5 ECTS.
- Barne txapelketak (liga formatuan): 0.5 ECTS.
- Egun bakarreko barne txapelketak: 0.5 ECTS lortzeko gutxienez 3 txapelketetan parte hartu behar da (ikasturte berdinean).
- Unibertsitatea ordezkatzen duten kanpo txapelketak: Egun bateko txapelketak 0.5 ECTS. Bi egun edo gehiagoko txapelketak 1 ECTS.
- Kirol zerbitzuko ikasle laguntzaileak: 0.5 edo 1 ECTS.
- Mondragon Unibertsitateko Strava kluba: 0.5 edo 1 ECTS.