Prestakuntza-jarduerak

Doktorego Programa

Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 3 urte (urte bat luzatzeko aukerarekin).

Jarduera partzialean: 5 urte (2 urtetan luzatzeko aukerarekin).

Campusa

Eskoriatza

Plazak

14 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1220190, type=text, options=[]}

PDF Catálogo

Formazio jarduerak

Mondragon Unibertsitateak eta Universitat de Vic–Universitat Central de Catalunyak ondoko formazio-jarduerak bultzatuko dituzte Hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzea izeneko doktorego-programaren barruan.

Zeharkako formazioa

Doktoregaiak ikerketarekin lotutako formazio-jardueretan hartuko dute parte. Jarduera horiek urtero antolatzen dira unibertsitate bietan, eta haien helburua ikertzaileen prestakuntza iraunkorra da.

Formazio honen helburua da doktoregaia gaitzea ikerketa-prozesu konplexuan eman beharreko urratsetan. Horrez gain, erraztu egin nahi zaio prestigiodun ikertzaileekiko harremana, bere ikerketa-prozesuan lagungarri izan dakion.

Zentzu horretan, doktorego-programarekin lotutako unibertsitateek urtero programatuko dute zeharkako formazio-eskaintza. Eskaintza hori programan dauden doktoregai guztiei eskainiko zaie, dauden unibertsitatean daudela. Eskaintzaren helburua da bide ematea doktoregaiek ondoko zeharkako konpetentziak eskura ditzaten.

  • Informazio-trebetasunak garatzea.
  • Trebetasun linguistikoak eta komunikazioarekin lotutakoak garatzea.
  • Ikerketa arazo argi, esanguratsu eta egingarriak identifikatu eta lantzeko tresnak erabiltzea.
  • Zorroztasun metodologikodun proiektuak diseinatzea.
  • Ideia berri eta konplexuak aztertzea, kritikoki ebaluatzea eta sintetizatzea.
  • Ezagutza zientifikoa transferitzea, hots, ikerketen ondorioak komunitate zientifikoarekin partekatzea, eta gizartearekin, oro har.

Formazioa konpetentzia espezifikoetan

Konpetentzia espezifikoei dagokienez, doktoregaia hartzen duen ikertalde bakoitzak ezarriko ditu jarduera edo bide egokiak, doktoregaiak ondoko foroetan har dezan parte: a) taldearen lan-jardunak, b) eztabaida zientifikora bideratuta, aldizka egiten diren barne-mintegiak, c) taldean indarrean dauden ikerketa-proiektuak, eta d) ikertaldeko ikerlariek jardunaldi nazionaletan eta nazioartekoetan garatzen dituzten jarduerak, hezkuntza- eta ikerketa-berrikuntzara begira. Konpetentzia espezifikoetara begirako formazioaren xedea da doktoregaiak ondoren zehazten diren konpetentziak garatzea.

  • Ezagutza-arloa sistematikoki ulertzea, eta arlo horrekin lotutako ikerketa-trebetasun eta metodoak menderatzea.
  • Doktoregaiak ekarpenak egitea ikertaldean ezagutza hedatzeko xedez, maila nazionalean edo nazioartekoan erreferentziadun argitalpena merezi duen corpus esanguratsua osatuz.
  • Egindako lanen kontrastea.
  • Talde-lanean aritzeko gaitasuna, espezialitate bereko pertsonekin edota antzeko espezialitatekoekin.
  • Ikerketa-proiektuak eskatu eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Ingurune zientifiko eta ez formalean modu eraginkorrean komunikatzeko gaitasuna.

Formazio-jarduera espezifikoak ikertaldeen barruan antolatuko dira, taldeko doktoregaiarentzat eta taldeko ikerlarientzat; baita haiekin ikerketa-proiektuetan ari diren doktorego-proiektuari atxikitako unibertsitateetako doktoregaientzat eta ikerlarientzat ere.

Hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzeari buruzko ikerketa-mintegia

Urtez urte, doktorego-programako batzorde akademikoak unibertsitate bien arteko ikerketa-mintegia antolatuko du; mintegi hori unibertsitate bien egoitzetan egingo da, txandaka, eta ondoko helburuak bilduko ditu.

  • Doktoregaien komunikazio-trebetasunak sustatzea, bai ahozkoak bai idatzizkoak, bermatzeko gai direla zientzialarien komunitateari eta gizarteari helarazteko beren ikerketaren emaitzak.
  • Bide ematea doktoregaiek eta doktorego-programara atxikitako ikertaldeetako ikertzaileek ikerketa-esperientziak parteka ditzaten, eta haiek aberastea azterketa kritikoaren bidez eta partehartzaile guztien ekarpenekin.
  • Unibertsitate bietako ikertaldeek elkarlanean garatutako ikerketa-proiektuak bultzatzea.

Unibertsitatea baino gehiago gara