Prestakuntza-jarduerak

Doktorego Programa

Erakunde eta Gizarte Ekonomian Kudeaketa Aurreratua Doktorego Programa

Iarupena

Jarduera osoan: 4 urte

Jarduera partzialean: 7 urte

Campusa

Oñati

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskera, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

Plazak

7 plaza

Formazio Jarduerak

Erakundeen Kudeaketa Aurreratua eta Ekonomia Sozialaren Doktorego Programak barnean hartzen ditu ECTS kredituetan egituratzea eskatzen ez duten ikerketa-prestakuntzako alderdi antolatuak, eta horien barruan sartzen dira bai zeharkako prestakuntza bai esparruko prestakuntza espezifikoa, nahiz eta, nolanahi ere, doktoregaiaren funtsezko jarduera ikertzailea izan. Ikerketa-prestakuntzaren helburua doktoretza-mailako gaitasunak bereganatzen direla bermatzea da, jatorrizko ikerketaren garapena eta hedapena errazteko.

Doktorego-programa honetan proposatutako gaitasunak bereganatzen direla bermatzeko, prestakuntza-jardueren multzo bat proposatzen da, doktoregoko ikasleek zenbat denbora behar duten eta gaitasun horiek gauzatzeko zer baliabide material eta giza baliabide dauden kontuan hartuta. Jarduera hauek bi taldetan antolatuta daude:

1. Zeharkako Prestakuntza Programa
2. Espezifiko Prestakuntza Programa

Doktoregoko ikasleek, tesi-zuzendariekin batera, doktorego-tesiak irauten duen bitartean egingo diren prestakuntza-jardueren aurreikuspen orokorra egin behar dute. Doktoregoko ikasleak doktorego-programa honen eskaintzarekin zerikusirik ez duten beste prestakuntza-jarduera batzuk ere egin ahal izango ditu, betiere zuzendariaren oniritziarekin.

1. Zeharkako Formazioa:

doktoregaiei diziplina- eta metodologia-ezagutzak ematen dizkie, lehen deskribatutako oinarrizko gaitasunak eta gaitasunak eta trebetasunak garatzeko. Erabilgarria den prestakuntza da, ikerketa-ildoa eta lantzen den aztergaia edozein direla ere. Hainbat formatutan garatuko dira, hala nola mintegiak, ikastaroak, tailerrak, jardunaldiak, etab.

Jarraian, 2025/26 ikasturterako Zeharkako Formazioaren materiak aurkezten dira:

 Materia Metodologikoak:

  • Ikerketa Proiektuen Diseinuaren Sarrera
  • Oinarrizko Estatistika
  • Ikerketa-metodo kuantitatiboen sakontzea
  • Ikerketa-metodo kualitatiboen sakontzea
  • Ikerketa-proiektuetan informazioa bilatzeko eta kudetzeko metodologia
  • Ekoizpen Zientifikoa I
  • Ekoizpen Zientifikoa II
  • Zeharkako beste formazio osagarri batzuk

Zeharkako ekintzak

2022/2023 ikasturtea 2023/2024 ikasturtea

2024/2025 ikasturtea

 

2. Espezifiko Formazioa:

Ikaslegoak bi ikasgai hauen artean aukera dezake, garatu beharko duten ikerketa gaiaren arabera:

Ikerketa Ekonomia Sozialean. Ikerketaren teoriak eta lerro nagusienak
Ikerketa Kudeaketa Aurreratuan. Ikerketaren teoriak eta lerro nagusienak


Doktoretzan garatu beharreko beste jarduera batzuk:

Doktoregai bakoitzak arautu gabeko prestakuntzako hiru jarduera egin beharko ditu nahitaez doktoretzan zehar. Gainera, derrigorrez bete beharko da jardueretako bat aldizkari indexatuetan edo kalitate-zantzuak dituzten aldizkarietan argitaratzea izatea, ikasle berri guztientzat eta, atzeraeraginezko izaerarekin, 2019/20tik aurrera doktorego-programaren 1. urtean aritu ziren ikasleentzat.

Jarduera desberdinen artean:

Ekintzak

  • Ponentzien eta Posterren aurkezpena
  • Artikuluen idazketa eta bidalketa bere berrikusketa eta publikaziorako
  • Ikerketa proiektuetan partaidetza, esparru ezberdinetan (nazionala eta nazioartekoa)
  • Ikerketa kontratuetan partaidetza, esparru ezberdinetan (nazionala eta nazioartekoa)
  • Unibertstitate-irakaskuntzarako prestakuntza praktikak
  • Egonaldiak kanpoko zentroetan
  • Beste unibertsitateen programen ikasturteak
  • DPBA- aurretik onartutako besteren bat

 

 

 

Kontakturako Pertsona
ikastaroetarako inskripzioa

Unibertsitatea baino gehiago gara