Zerk bereizten gaituen?
Zerk Bereizten Gaituen?
- Doktoretza programa Goi Eskola Politeknikoaren I+T estrategiaren barruan kokatuta dago. Esan nahi baita, ikerketa ezagutzaren triangeluaren funtsezko hiru eragile handiekin lerratuta dagoela: unibertsitateak, zentro teknologikoak eta enpresak, Elkarlaneko Ikerkuntza eredu bat sortuz, zeinean transferentzia teknologikoa eta berrikuntza diren giltzarriak.
- Doktoretza programa egiten ari diren ikasleak, lanean ari ez badira, doktoretza aurreko laguntza bat eskuratu ahal izango dute doktoretzako prestakuntza aldia finantzatzeko.
- Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak doktoregaien nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, “Nazioarteko Doktore” aipamena eskura dezaten edo tesiak tutoretza partekatuan gara ditzaten.. Gaur egun doktoreen %50ek dute “Nazioarteko Doktore” aipamena.
- Doktoregaiek maila handiko ekipamenduak eta instalazioak dituzte, erakundearen geletan edota erakunde laguntzaileetan.