Eskari eta eskaintza akademikoa

Eremua

Mondragon Unibertsitateak bere misioan dio gizartea eraldatzea duela helburu pertsonen prestakuntza integralaren eta ezagutzaren sorreraren eta transferentziaren bidez.

Pertsonen prestakuntza integral hori lortu ahal izateko, formazio eskaintza zabala dauka unibertsitate graduetatik hasi eta bizitza guztian zehar profesionalek dituzten ezagutza beharrei erantzun ahal izateko.

Gaur egungo eskaintza 8 ezagutza arlotan banatzen da:

  • Ingeniaritzak
  • Enpresa kudeaketa
  • Ekintzailetza
  • Hezkuntza
  • Ikus-entzunezko komunikazioa
  • Kooperatibagintza
  • Gastronomia
  • Humanitate Digital Globalak