Rankinak
RANKINGAK
U-MULTIRANK
U-Multirank, Europako Batzordeak egindako rankinga (www.umultirank.org), mundu mailako unibertsitate-ranking handiena eta zehatzena da. Nazioartean unibertsitateen errendimendua alderatzeko tresna paregabea da.
Ranking honek unibertsitateen hainbat emaitzari buruzko panorama osoa eskaintzen du bost dimentsiotan: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdeko ingurunearekiko lotura.
MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN U-MULTIRANK EMAIZTAK
Mondragon Unibertsitatea Espainiako hamar unibertsitate onenen artean dago.
Mondragon Unibertsitatea hirugarren postuan dago estatuko ezagutzaren transferentzian.
Mondragon Unibertsitatea Euskadiko langabezia tasarik baxuena duen unibertsitatea da.
Mondragon Unibertsitatea bigarren postuan dago ikasleen mugikortasunari dagokionez.
Mondragon Unibertsitatea bikaintzat kalifikatua ikerketarako kanpo-finantzaketaren erakarpenean.
Mondragon Unibertsitatea bikaintzat kalifikatuta eskualdean lan egiten duten ikasleen ratioan.
CyD RANKINGA
CyD rankingaren helburua, ikasleei, unibertsitateei eta enpresei beren ebaluazio-estrategiak garatzen laguntzea da, adierazle fidagarrien bidez.
Ikasleei non ikasi jakiteko orientazioa ematen die, unibertsitateko arduradunei erabakiak hartzen laguntzen die eta enpresei eta beste gizarte-eragile batzuei informazio baliotsua ematen die.
MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN CyD EMAITZAK
Espainiako errendimendu handieneko 15 unibertsitateen artean.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua, graduatuen artean enplegu gehien sortzen duenetako bat.
Irakaskuntza-ikaskuntzan errendimendu onena duten 10en artean.
Ezagutzaren transferentzian errendimendu onena duten 10en artean.
Eskualdearen garapenean errendimendu onena duten 8en artean.
BBVA U-RANKINGA
Ranking honek unibertsitateak ordenatzen ditu, irakaskuntza-jarduerak zein ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak ebaluatuz.
Unibertsitate bakoitzak rankingaren barruan duen posizioa funtsezko bi elementutan oinarritzen da. Bi elementu horiek, neurri handi batean, erakundeen kudeaketa egokiaren eta adar eta titulazioen araberako irakaskuntza- eta ikerketa-emaitzen espezializazioaren eta kalitatearen araberakoak dira.
MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN U-RANKING BBVA EMAITZAK
Irakaskuntzako rankingaren buru diren hamar unibertsitate onenen artean.