Misioa baloreak kultura eta bisioa

MISIOA

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate kooperatiboa, erabilera publikokoa, Mondragonen integratua, gizarte-ekimenekoa, gizarte-bokazioduna eta irabazteko asmorik gabea da. Haren misio nagusia gizartea eraldatzea da, pertsonen prestakuntza integralaren eta ezagutzaren sorreraren eta transferentziaren bidez.

Arreta berezia jartzen dugu gure ikasleen kalitateko ikaskuntza integralean. Horrek, ezagutza tekniko eta zientifikoez gain, esperientzia kooperatibotik eratorritako gaitasunak eta balioak eskaintzen dizkie, gure ikasleak gizartea eraldatzeko eragile aktiboak izan daitezen eta, enpresa/erakundeen eta ekintzailetzaren garapenaren bidez, aurrerapen humanistikoa, teknologikoa eta ekonomikoa bultza dezaten.

Mondragon Unibertsitateak baldintza egokiak sorraraziko ditu ikasle, enpresa eta gainerako erakundeen gogobetetasunarekin konprometitutako lantalde berritzailea izateko.

Mondragon Unibertsitateak unibertsitate-sistema globaleko parte-hartzailetzat du bere burua.

 

BISIOA 2030

Nazioarteko erreferente izan, ikasketa-esperientzia pertsonalizatua eskaintzen duen eta giza garapen iraunkorra sustatzen duen unibertsitate berritzaile gisa.

BALOREAK

Lankidetza eta interkooperazioa

Jabe eta protagonista izateak esan nahi du “gurea den zerbaitetan” lan egiten dugula eta Unibertsitatea osatzen duten zentroek “guztion proiektutzat” hartzen dutela.

Berrikuntza

Gure jardueraren eremu guztietan etengabe aukera berriak bilatzen aritzea ezinbesteko baldintza da aurrera egiteko, aldaketa nahitaezkoa baita unibertsitateko bizitzan.

Parte-hartzea

Pertsonek gure unibertsitate-proiektuan parte hartzea, eskubidea ez ezik, betebeharra eta elkarrekiko konpromisorako exijentzia ere bada. Lan-bazkide, ikasle eta enpresa laguntzaileek parte hartzea lehiarako etengabeko abantaila da.

Gizarte erantzukizuna

Egiten jakitea eta metatutako ezagutzak unibertsitate barruan eta kanpoan transmititzea aberastasuna banatzeko era solidarioa da, ingurune hurbilaren hobekuntzarekin eta garapenarekin solidarioak garelako.

Pertsonaren garapena gizartea eraldatzeko

Pertsonak prestatzea, gizartearen eraldaketaren eragile izan daitezen eta aurrerapen humanistikoa, teknologikoa eta ekonomikoa bultza dezaten, gizarte bidezkoago eta solidarioago baten barruan.

 

KULTURA

  1. Kultura kooperatibista: pertsonarengan oinarritua, autokudeatua, autoexijentea, solidarioa eta gardena.
  2. Bikaintasuna: irakaskuntzan, prestakuntza-prozesuan, ikerkuntzan, zerbitzua ematean eta gestioan.
  3. .Eraginkortasuna eta efizientzia lanean: zorroztasuna, emaitzetara bideratzea, helburuekiko konpromisoa.
  4. Euskalduna: Euskal Herriarekin eta haren kulturaren, hizkuntzaren, ekonomiaren eta teknologiaren garapenarekin konprometitua.
  5. Irekia eta unibertsala: lankidetza eta elkartrukea mundu osoko zentro, pertsona eta erakundeekin, pentsamendu unibertsalik aurreratuena sustatzeko.
  6. Gizarte-bokazioa: elitismorik ez, aukera-berdintasuna, aurrerapen kolektiboa eta elkarlana.
  7. Zerbitzua: prestasuna, malgutasuna eta konpromisoa enpresa zein erakundeekin eta gizartearekin.
  8. Berrikuntza eta ekintzailetza: sormena eta jarduera berrien sorrera bultzatzeko.
  9. Hurbiltasuna eta lankidetza ikasleekin: haren garapen integrala eta autonomia indartzeko.
  10. Erlazio estua enpresa eta erakundeekin
  11. Sentikorra eta natura- eta gizarte-ingurunearekin konprometitua.