Pertsonalgoa

Soldata tarteak

Mondragon Unibertsitatean, kooperatiba den heinean, bere bazkideen ordainsaria hilero ordaintzen den lan-aurrerakinaren bitartez gauzatzen da. Lan-aurrerakinak kooperatibaren urteko jarduera ekonomikoaren emaitzen arabera ordaindutako aurrerakinak dira. Lan-aurrerakin horiei dagozkien kopuru-tarteak bere kooperatibaren ordainsari-sisteman jasotakoan oinarritzen dira. Honek ordainsari-arloaren irizpide orokorrak eta oinarrizko premisak jaso ditu. Unibertsitatea osatzen duten pertsona guztiak kalifikatu eta maila profesional bat egokitzen zaie , Indize Profesional bat finkatuz. Indize hau lanpostu bakoitzaren erantzukizun maila eta hainbat faktore eta parametro profesionalen arabera finkatzen da.

Indize Profesionalak 1,4 eta 4,5 indize tartean kokatzen dira. Dena den, Errektoretza mailako hainbat unibertsitate karguek tarte hori gainditu dezakete.

Erreferentzia gisa, 1,4 indizea 22.446 eurotako urteko lansari gordinaren baliokide da, gutxi gora behera, eta 4,5 indizea 73.745 eurotako urteko lansari gordinaren baliokidea. Tarte hauetan kokatzen dira IIL (Irakasle Ikerlari Langilea) eta AZL (Administrazio eta Zerbitzuetako Langilea) guztiak, beraien balorazio profesionala beraien lan jardueraren eta lanpostuaren araberakoa izanik.

Talde bakoitzaren indize profesionalen tarteak ondorengoak dira:

  • AZL: 1,4tik 2,6ra
  • IIL: 2,0tik 3,5era
  • Zuzendaritza taldeak: 3,3tik 4,5era

Pertsonalgoaren gastuak, Unibertsitateko gastu orokorren %51,2 suposatzen dute.

Pertsonalgoari buruzko informazioa

ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO PERTSONALA 2022-2023

  GUZTIRA PDI Guztira PAS Guztira PEI Guztira PTA Guztira
GUZTIRA 858 623 165 65 5
Gizonak 455 366 40 44 5
Emakumeak 403 257 125 26 -

 

Pertsonala kategoriaz banatuta 2022-2023

  GUZTIRA Gizonezkoak Emakumezkoak
GUZTIRA 858 455 403
PDI 623 366 257

Irakasle agregatu eta titularrak

415 239 176

Irakasle ondokoa, doktore-kontratatua eta doktore-laguntzailea

55 41 14
Irakasle elkartua 7 5 2
Irakasle laguntzailea, auxiliarra edo kolaboratzailea 124 77 47
PAS 165 40 125

Asistentzia- edo administrazio-pertsonalgoa

89 13 76
Ikerketako administrazio pertsonalgoa 8 7 1
Ofizio eta zerbitzuetako pertsonalgoa 44 16 28

 

PDI ETA PASaren Bilakaera

PDIaren bilakaera generoaren arabera (%)

PASaren bilakaera generoaren arabera (%)

PDIaren Bilakaera jardunaldi osoko baliakide (ETC)

PASaren bilakaera jardunaldi osoaren ekibalentziaren arabera, PAS osoarekiko