Plan estrategikoa
Etorkizunari begira
Lau urtean behin, gogoeta estrategikoaren prozesua jartzen du martxan Mondragon Unibertsitateak. Prozesu horretan unibertsitate-komunitatearen ehuneko handi batek eta kanpoko hainbat lagunek hartzen dute parte, plangintza aberasteko. Horren helburua da, besteak beste, gizartea eraldatzeko konpromisoari erantzuna ematea –MUren misioan dago jasota konpromiso hori–, Unibertsitatearen ohiko jardueren bidez, hau da, prestakuntzaren, ikerkuntza eta transferentziaren eta profesionalentzako trebakuntzaren bidez.
Definitu berri den 2021-2024 plan estrategikoak honako lehentasun estrategikoak jaso ditu:
- 1. lehentasuna: ikasleen ikasketa-esperientzia pertsonalizatu eta diferentziala indartu.
- 2. lehentasuna: unibertsitatearen izaera globala eta mundura irekia indartu, lurralde-hedapenaren eta nazioarteko irekieraren bidez.
- 3. lehentasuna: unibertsitatearen eraldaketa digitala bultzatu, prestakuntza-eskaintza digitalagoan aurrera eginez eta Mondragon Unibertsitateko zerbitzuak eta prozesuak hobetuz.
- 4. lehentasuna: gure eragin sozioekonomikoa handitu, enpresa- eta erakunde-eraldaketari eta ekintzailetzari lagunduz.
- 5. lehentasuna: ikerketa eta transferentzian espezializazioa eta bikaintasuna bultzatu.
- 6. lehentasuna: gure jardueretan Giza Garapen Iraunkorra (GIH) modu aktibo eta transbertsalean sustatu.
- 7. lehentasuna: pertsonengan oinarritutako unibertsitate-proiektu kooperatibo erakargarri baten alde egiten jarraitu, haien hazkundea eta garapen jasangarria bultzatzeko.
Betetze maila
Unibertsitateko Plan Estrategikoak 4 urteko iraupena du eta urtero egiten zaio jarraipena Kudeaketa Planak zehaztu aurretik. Besteak beste, Kudeaketa Planak, Plan Estrategikoan jasota dauden helburu eta ekintza zehatzak jasotzen baiditu, azken honetan zehaztutako helburuak bete daitezen 4 urteren buruan.
Plan Estrategikoari urtero egiten zaion jarraipen honetan, arlo kuantitatibo eta kualitatiboa aztertzen dira bai helburuen kasuan eta baita ere helburuen neurketarako zehaztutako adierazleen kasuan. Horrela, hobetu beharreko arloak ikusteko aukera dago eta baita ere, Plan Estrategikoa egin zen momentuan aurreikusi ez ziren erronka berriak zehazteko.
Hainbat urtetarako egiten den Plan Estrategikoaren eta urtero egiten den Kudeaketa Planaren arteko lotura zuzen honek, Plan Estrategikoan zehaztutako helburuen betetze maila altua izaten laguntzen du.