Gizarte Kontseilua
Helburuak eta antolaketa egitura
Mondragon Unibertsitateko fakultate bakoitzak organo bat du, Kontseilu Soziala, non fakultateko langile guztiak ordezkatuta dauden, bai bazkide kooperatibistak, bai inoren konturako langileak, eta doktoregaiak ere bai.Kontseilu Sozialak gai garrantzitsuenak aztertzen ditu hilean behin:
- Egoera ekonomikoa. Jarduera bakoitzak eragindako sarrerak eta gastuak: prestakuntza arautuak, etengabeko prestakuntzak, ikerkuntzak, ezagutzaren eskualdaketak eta abarrek eragindakoak.
- Ekintza estrategiko garrantzitsuenen jarraipena: titulazio berriak ateratzea, ikerkuntza-talde berriak abian jartzea, azpiegiturak garatzea, proiektu nabarmenak eta abar.
- Adierazleen jarraipena: ikasle-kopurua, ikasleen eta enpresen gogobetetasuna, produkzio zientifikoa eta abar.
- Langileen gogobetetasunarekin zerikusia duten orotariko gaien jarraipena.
Kontseilu Sozialaren eginkizuna da langileek gai horietako edozeini buruz duten iritzia jasotzea (ordezkari bakoitzak bere ordezkatuekin hilean behien egiten duen bileraren bidez) eta iritzi horiek Kontseilu Sozialean azaltzea, erakunde osoarentzako akordio orokorrak lortzeko. Gero, akordio horiek fakultatearen gobernantza-organoetara (Zuzendaritza Kontseilura, Kontseilu Errektorera eta, azken buruan, Batza Nagusira) eramaten dira, onar ditzaten.
Kontseilu Sozialeko lehendakaria Kontseilu Errektoreko ordezkaria da, eta fakultateko zuzendari nagusia gonbidatu gisa joaten da Kontseilu Sozialaren bilera guztietara.
Kontseilu Sozialak, bestalde, Kontseilu Errektoreko ordezkarien aukeraketa kanalizatzen du, eta aholkua ematen du gai askoren inguruan, esaterako Gestio Planaren eta garrantzi gutxiagoko gaien zein barne-hobekuntzari buruzkoen inguruan.
Kontseilu Sozialak aurrekontu propioa du, sozietate-jarduerak eta langileek erakundearekin duten lotura sustatzea helburu dutenak antolatzeko.