IKT Zerbitzuak
INFORMAZIO-SISTEMEK ESKAINTZEN DITUZTEN ZERBITZUAK
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) ikasleek eta langileek Informazio Sistemen Sailak eskainitako zerbitzu teknologikoen aukera polita dute eskura; honako hauek:
Posta elektronikoa
MGEPan matrikulatutako ikasle orori erabiltzaile-izena eta posta elektronikoko helbide bat ematen zaie sareko baliabideetara sarrera izan dezaten
Internetera sarrera
MGEPko edozein puntutatik ikasleek Internetera sarrera izango dute beren erabiltzaile-izena erabiliz.
Haririk gabeko sarea
Haririk gabeko sareak Iturripe, Garaia eta Orona IDEO Campus osoan du estaldura; zehazki, liburutegiko hiru solairuetan, ikasteko geletan eta informatikako geletan, gizarte-lokalean eta kafetegian. Biteri Ikastetxe Nagusiak ere haririk gabeko sarea badu.
Informatikako gelak
MGEPak informatikako 7 gela ditu eta gela horietan, 158 ordenagailu daude ikasleen zerbitzura. Horri espezialitate bakoitzari dagozkion laborategiak gehitu behar zaizkio. Gela bakoitza ikasleak bere titulazioari dagokion prestakuntza garatzeko beharrezkoa duen softwareaz horniturik dago. Halaber, ikastetxean, fotokopiagailuak, inprimagailuak (B/N eta koloretan), eskanerrak, eta abar ere ikasleen eskueran daude.
Erabiltzaileen arretarako zentroa (EAZ)
EAZtik, MGEPko sarearen erabiltzaile orori, ikasleak barne, euskarria ematen zaie.
Idazkaritza birtuala
Idazkaritza birtuala zenbait zerbitzu eskaintzen dituen ikaslearen ataria da, hala nola: matrikula egiteko, notak kontsultatzeko, azterketak erreklamatzeko, ziurtagiriak eskatzeko eta abarretarako zerbitzuak.
Idazkaritza birtualera sarrera
Moodle
Irakaskuntza /Ikaskuntzaren ingurune birtualari Moodle plataformak eusten dio. Horrek zuzeneko prestakuntzari laguntzeko eta e-learning-erako euskarritzat balio du.
KoNet
KoNet Mondragon Unibertsitateko aplikazio mugikorra da. Aplikazio honen bidez, Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzu, informazio eta baliabideak mugikor edo tabletean daude eskuragarri.