Energiaren Ingeniaritza

Titulazio Ofiziala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045890, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Gradu Bukaerako Lana eta praktikak enpresan
Zer da formazio duala?
Zure etorkizuna energiaren ingeniaritzan dago?
 
 

"Mundu garbiago eta jasangarriago bat eraikitzen lagunduko duzu, energia berriztagarriko prozesu eta sistemen diseinua eta sistemak berrituz"

Energiaren Ingeniaritzan graduatu ondoren, gai izango zara gure gizartearen egungo eta etorkizuneko energia-beharrak detektatzeko, bai eta enpresek alor horretan dituzten beharrak asetzeko ere, sistemak, prozesuak eta produktuak ikertuz eta diseinatuz.

Energiaren sektorea da Euskadiko ekonomiaren bultzatzaile nagusietako bat. Izan ere, energiaren alorreko inbertsioen efektu eragilea honetarako aprobetxatu da: jarduera eta ezagutza mardula sendotzeko balio-katearen maila guztietan.

Historian izan den energia-kontsumorik altuena dugun testuinguru honetan, energia ekoizteko eta kontsumitzeko ohiturak aldarazi egin behar ditugu, energia-efizientzia eta energia berriztagarrien erabilera sustatuz.

Horregatik, gai izango zara energia-soluzio jasangarriak aurkezteko eta enpresetan zein gizartean energia berriztagarrien erabilera ezartzeko.

Galarreta campusean egingo dizu gradu-ikasketa hori. Energia-laborategi erraldoi batean trebatuko zara, non bat egiten baitute unibertsitateak, enpresak (Orona) eta ikerketak (Ikerlan).

 

Ate irekiak

Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.

Zatoz gu ezagutzera!

Izen-ematea

Inscripcion

Eman izena orain!

 

Eskatu
informazio gehiago!


 

Azpimarratzekoak

Praktikak egingo dituzu ikasten duzun bitartean; hartara, lana aurkitzeko askoz aukera gehiago izango duzu (enplegagarritasun-tasa handieneko ingeniaritzetako bat da).

Eredu dualean ikasteko aukera izango duzu: Praktikak bigarren ikasturtetik aurrera, eta Gradu Bukaerako Lana hemengo edo atzerriko enpresa batean.

Ekipamendu teknologiko modernoena duten lantegi eta laborategietan arituko zara.

Energia-alorreko erronkei soluzio jasangarriak ezartzeko behar diren ezagutzak eskuratuko dituzu.

Pertsonalizatu zure ingeniaritza

SIMULATZAILEA Pertsonalizatu zure ingeniaritza

Informazio gehiago

Atzerrian egonaldiak eta gradu bukarekao lana enpresatan

TESTIGANTZAK Atzerrian egonaldiak eta gradu bukarekao lana enpresatan

Informazio gehiago

Energiaren zikloa diseinatzen dugu eraginkortasuna eta jasangarritasuna helburu izanik.

JASANGARRITASUNA Energiaren zikloa diseinatzen dugu eraginkortasuna eta jasangarritasuna helburu izanik.

Informazio gehiago

  Ikusi gehiago
"Energia berriztagarrietatik ibilgailu elektrikora, imajinatzen duzun etorkizuna eraikitzen ikasi"

 

Graduko irakasgaiak

  • Energia elektrikoaren bihurketa
  • Energia biltegiratzeko teknologiak
  • Sorkuntza termofluidikoko zikloak
  • Energia elektromekanikoaren bihurketa
  • Osagaietako energia-efizientzia
  • Sorkuntza banatua eta energia berriztagarriak
  • Energia-proiektuen bulegoa
  • Mikroprozesadoreak
  • Energia elektromekanikoaren bihurketa

Kontsultatu Energiaren Ingeniaritzako Graduko irakasgai guztiak

 

Energiaren ingeniaritzaren lan-aukerak

Euskadiko ekonomiaren eragile nagusietako bat da energia, eta % 100 bermatua dute lana hori ikasten dutenek, bai eta lanpostu-eskaintza zabala ere, non besteak beste lan hauek egiteko aukera izango baituzu:

  • Energia-biltegiratzeko sistemak (bateriak, kargadoreak, hidrogeno berdeko teknologiak...) diseinatu eta garatu.
  • Sare elektriko adimendunak eta programatu eta kontrolatu
  • Mugikortasun elektrikoko aplikazioetan (kotxe, patinete, autobus, itsasontzi...) ikertu.
  • Instalazioen eta eraikuntzen efizientzia energetikoa neurtzeko eta handitzeko proiektuak definitu eta gauzatu
  • Energia elektrikoa zein termikoa sortzeko eta garraiatzeko teknologiak industrian eta etxebizitzetan aplikatu

Graduak eskainitako irtenbide profesionalak

Unibertsitatea baino gehiago gara