Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak
Honako hau da tituluaren helburu nagusia: elikagaiak produzitu eta lantzeko sistemak eta goi-mailako gastronomia-zerbitzuak diseinatu, ezarri eta koordinatuko dituzten profesional kualifikatuak trebatzea, hainbat enpresa/jatetxe motatan edota elikadura eta gastronomiaren sektoreko beste edozein enpresatan aritzeko, bezeroen premiei eta interesei lotuta eta pertsona-taldeak kudeatuz.
Era berean, gaitasuna izango dute produktu, zerbitzu eta negozio berriei buruzko proposamenak sortu eta garatzeko, eta jatetxeen eta gastronomiaren esparruan aholkularitza eta kontsultoretza eskaintzeko, beti ere ikuspegi berritzaile batekin eta hainbat hizkuntzatan, IKTak erabilita.
Ate irekiak
Fakultateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Elikaduraren zein gastronomiaren arloetan lanbide-irteera ugari bermatzen ditu
Kanpoko praktikak egiten dira lau ikasturteetan
Abangoardiako azpiegiturak eta ekipamenduak
Kultura-aniztasuna bizitzeko aukera: 25 herrialdetako ikasleak eta irakasleak
Alumni Enplegagarritasun oso handia
Mintegi esperimentala Grado honetan egiten ikasiko duzu
Nazioarteko praktikak Esperientzia bizi!
Irteera Profesionalak
Garatutako Konpetentziak
- Elikagaiak produzitu eta lantzeko sistemak identifikatu eta garatzea.
- Ostalaritza-enpresak kudeatzea, bertako prozesu guztiak zuzentzea eta pertsona-taldea koordinatzea.
- Sukaldaritza-alorreko negozio-proposamen berritzaileak diseinatu eta garatzea.
- Berrikuntzan eta komunikazioan oinarritutako aholkularitza eta kontsultoretza eskaintzea.
- Elikagaien sektorean, ikerketa- eta berrikuntza-jardueretan parte hartzea.
Eremu Profesionalak
- Sukalde-burua.
- Jatetxeko gerentea.
- Jatetxeetako zerbitzu eta bezeroen arretako zuzendaria.
- Elikagaien enpresako elikagai-ekoizpeneko zuzendaria.
- Elikagaien industriako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko ikertzaile teknikoa.
- Aholkulari gastronomikoa.
- Ekimen gastronomiko berrien aholkulari eta sustatzailea.
- Komunikazio alorreko teknikari arduraduna, etab.