Haur Hezkuntza
Ikasi beste era batera Haur Hezkuntzako irakasle izaten!
0 eta 6 urte bitarteko haurren irakasle izan nahi baduzu, hau da zure gradua: Haur Hezkuntza.
Graduak aukera emango dizu hezkuntza-etapa liluragarri horretan sartzeko: pertsonak zaindu ahal izango dituzu bizitzako lehen urteetan, haien bizitzako erabakigarrienetan. Horregatik, sormen eta eraldatze-gogo handiko irakasleak behar dira.
Haur Hezkuntzan Graduak irakasle gisa prestatuko zaitu, ikasleen hezkuntza-beharrei aurrea hartzeko gai izan zaitezen. Horrela, 0 eta 6 urte bitarteko haurren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzun ahal izango diezu, haien familia-, gizarte- eta kultura-ingurunea kontuan hartuta.
Gradu hau ikastean, haurren bizitzako lehen urteetako garapen kognitibo eta fisikoan eragin positiboa izateko behar diren gaitasunak eta ezagutzak eskuratuko dituzu.
Haur Hezkuntzako arloan lan egingo duzu eskola publiko, pribatu edo itunduetan, 0 eta 6 urte bitarteko pertsonen garapenean lagunduz. Halaber, material didaktikoen diseinuan edo irakaskuntzarekin zerikusia duten bestelako jardueretan ere parte hartu ahal izango duzu, bai eskolaren barruan baita eskolaz kanpo ere.
Lau aipamen dituzu aukeran!
Ate irekiak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmenduak
Lau aipamen: Haur Hezkuntza Orokorra, Atzerriko Hizkuntza, Entzumena eta Mintzaira eta Psikomotrizitatea.
Metodologia berritzaileak pertsona berritzaileentzat.
Lan Proposamenetan oinarritutako eredu pedagogikoa.
Praktikak eta egonaldiak bertako zein nazioarteko eskola eta unibertsitateetan.
Graduko Moduloak
- Hezitzailea izango naiz
- 0-6 urteko pertsona: guztientzako eskola
- Gaur egungo gizartearen analisi kritikoa
- Behaketa eta ebaluaketa
- Ikaskuntza eta garapena errazten hezitzailearen roletik
- Gizarte eraldaketarako hezkuntza
- Esperientzia hezitzaileak
- Eskola, hizkuntza, herria
- Esperientzia hezitzaileak
- Testuinguru anitzak
- Eskola hedatua
- Ni, zu, gu, gorputza gara
Kontsultatu Haur Hezkuntza graduko modulo guztiak
Lanerako aukerak
Profesional gehienek eskola publikoetan, pribatuetan edo itunduetan lan egiten dute, Haur Hezkuntzaren esparruan, bi zikloetan, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin. Baina askoz gehiago dira Haur Hezkuntzako graduak eskaintzen dituen lan-irteerak, adibidez:
- Material didaktikoen diseinua.
- Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza.
- Behar bereziak dituzten haurren hezkuntza.
PEDAGOGIA Lan Proposamenetan oinarritutako ikaskuntza prozesu bat
PRAKTIKOA Teoria eta praktika, gradu guztian zehar uztarturik
KOLABORAZIOAK Hezkuntza munduko adituekiko eta gizarteko ordezkariekiko harreman estua