Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Haur Hezkuntzan graduatua (4 aipamen)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza

Plazak

150 plaza

Hizkuntza

Euskara (%80), gaztelera (%10) eta ingelesa (%10)

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044001, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Instalazioak eta baliabideak

Eskoriatzako campusa

Hezkuntza-eredu berriari erantzuteko, punta-puntako baliabideak ditugu Eskoriatzako campusean. 2020an berritu genuen campusa, bertan, bi eraikin izango dituzu eskura, bata historikoa, XVII. mendean eraikia, eta bestea, Dorleta eraikina, erabat berritua, hezkuntza eta ikaskuntza eredu berrietara egokitzeko. Eskoriatzako campusean gainera, kokatuta dago Hezkuntza Berrikuntzarako KoLaborategia.

Gelak, tailerrak eta egokitutako ekipamendua

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean espazio eta instalazio egokituak daude, baita ekipamendu teknologiko aurreratua ere, ikasleek ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzeko, ikertzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten.

Hauek dira Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen campusean aurkituko dituzun baliabideetako batzuk:

Hezkuntza Berrikuntzarako KoLaborategia

Hezkuntza berrikuntzari buruzko ezagutza ikertzeko, esperimentatzeko eta partekatzeko prestatua.

Espazio zabalak

Sormena sustatzeko eta talde-lana errazteko diseinatuak.

Biblioteka

Zure prestakuntzarako ezinbestekoak diren argitalpen garrantzitsu eta interesgarrienekin.

 

Maker gunea

Punta-puntako teknologia du bertan proiektu eta lanak egin ahal izateko.

Psikomotrizitate gela

Haurraren garapen psikomotorraren gakoak ezagutzen ikasteko materialarekin.

Baliabide informatikoak

Azken belaunaldiko ordenagailuekin eta proiektu digitalak garatzeko gailu digitalekin.

 

Bizi unibertsitatea!

Bai Mondragon Unibertsitatean, bai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko campusean, kirolaz, kulturaz eta orobat aisialdiaz gozatzeko aukera zabala dago. Unibertsitatea, gainera, inguruarekin bat eginda dago, eta ikasleek gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte gizarte osoari begira: zinema-jaialdia, lehiaketak, orotariko jardunaldiak, lehiaketak, literatura-astea, etab..

Jarduera horiek guztiak hezkuntza-proiektuaren osagaiak dira, eta haien helburua gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea da.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara