2017
Ikasketa plana
Gradua egitean, zure ideiak grafikoki adieraztea ahalbidetuko dizuten tresnak erabiltzen ikasiko duzu, eta zure diseinuak gure tailer eta laborategietan egingo dituzu.
Halaber, inguruko enpresekin lankidetzan garatutako proiektuen bidez, enpresen funtzionamenduari, industria-fabrikazioari, materialen portaera eta ezaugarriei eta produktu-ingeniaritzarekin zerikusia duen orori buruz beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu. Horrez gain, beste alderdi batzuk landuko dituzu, hala nola produktuaren estetika, marketina, ergonomia, erabilgarritasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza.
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Graduko irakasgaiak
Zientziak
MATEMATIKA
Ingeniaritzan sor daitezkeen arazo matematikoak konpontzeko gai izango zara.
ADIERAZPEN GRAFIKOA
Planoak sortu eta interpretatzeko behar diren elementuak identifikatuko dituzu eta horretarako tresna digitalak erabiltzen ikasiko duzu.
FISIKA
Arazoak ebazteko mekanikaren, termodinamika elektromagnetismoaren legeak aplikatzen ikasiko duzu.
INFORMATIKA
Programazioari, sistema eragileei eta ingeniaritzari aplikatutako datu-baseei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzu.
Industria Ingeniaritza
MATERIALAK
Materialen fabrikazio-prozesuak eta ezaugarriak ezagutuko dituzu, eta horrek alternatiba berritzaileak eskaintzeko aukera emango dizu.
FABRIKAZIO-PROZESUAK
Industrian dauden fabrikazio-teknologiak ezagutuko dituzu.
FABRIKAZIO-INGENIARITZA
Produkzio-prozesuak eta hornidura-katea aztertzeko eta optimizatzeko beharrezkoak diren teknikak menderatuko dituzu.
Antolakuntza
PROZESUEN OPTIMIZAZIOA
Hornikuntza-katearen funtsezko parametroak identifikatzeko eta prozesu eraginkorrak diseinatzeko beharrezko nozioak eskuratuko dituzu.
LOGISTIKA
Balio-katearen parametroak kudeatzen eta kontrolatzen ikasiko duzu, industria-prozesuak eta -jarduerak eraginkortasunez administratzeko.
INGURUMENA
Produktuen eta prozesuen ingurumen-inpaktua eraginkortasunez murrizteko energia-iturri egokia aukeratzen jakingo duzu.
PROIEKTUEN KUDEAKETA
Proiektuak definitu, planifikatu eta kontrolatzeko gai izango zara, epeak, kostua edo baliabideak kontuan hartuta.
PERTSONEN KUDEAKETA
Beharrezko trebetasunak garatuko dituzu eta lantaldeak eraginkortasunez kudeatzeko teknikak menderatuko dituzu.
KALITATEAREN KUDEAKETA
Azkenik, produktuen eta prozesuen kalitatea planifikatu, kudeatu, kontrolatu eta hobetzeko teknikak menderatuko dituzu.
Trebetasunak
SORMENA
Enpresaren eta zure lanpostuaren etengabeko hobekuntzari aurre egingo diozu, produktu edo prozesu berriak sortzea ahalbidetuko dizun ikuspegi desberdin batekin.
PROAKTIBITATEA
Gai izango zara produktu berriak merkaturatzea proposatzeko, planifikazio eta fabrikazio egokirako jarduteko modu egokiak identifikatuz.
BERRIKUNTZA
Produktu, zerbitzu, prozesu teknologiko eta antolaketa-ereduen proposamen berritzaileak egiteko ezagutza eskuratuko duzu.
KOMUNIKAZIOA
Zure ideiak argi eta labur publiko orokor zein espezializatu bati transmititzeko eta garatzeko behar diren trebetasunak lortuko dituzu.
Enpresen errealitatea ezagutuko duzu hasieratik
Ezagutza berriak eskuratu ahala, ingurune errealetan jarri ahal izango dituzu praktikan, enpresan proiektuak egitearen bidez. Era horretan, gradua amaitu baino lehen ere zure lanbide-karrera bultzatuko duten ezagutza praktikoak eskuratuko dituzu.
Ezagutu gure proiektukako ikaskuntza-sistema
Maila bakoitzeko irakasgaiak
Laburdurak
- OP: Oinarrizko Prestakuntza
- D: Derrigorrezkoa
- H: Hautazkoak
- GBL: Gradu Bukaerako Lana
- E: Euskara
- G: Gaztelera
- I: Ingelesa
1go Maila • 1go seihilekoa
1go Maila • 2. seihilekoa
2. Maila • 3. seihilekoa
2. Maila • 4. seihilekoa
Ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu
(*) Ikasketa Planeko hautazko ikasgaiak dira, eta asmoa B2 mailaren pareko ingeles maila egiaztatzen ez duten ikasleak edo 1. mailaren amaieran egingo zaien ingeleseko 2. mailako proba gainditzen ez dutenak matrikulatu daitezen.
3. Maila • 5. seihilekoa
Ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu
3. Maila • 6. seihilekoa
Ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu
4. Maila • 7. seihilekoa
4. Maila • 8. seihilekoa