Lan Irteerak
Lan irteerak
"Erantzukizun-lanpostuak beteko dituzu erakundearen barruan (% 93ko enplegu-tasa)"
Industria-antolakuntzako ingeniaritzako profesional bihurtzen zarenean, industria-jardueren edo zerbitzu-jardueren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea izango da enpresan izango duzun helburu nagusia. Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Graduan logistika, produkzioa, fabrikazio-prozesuak, proiektuak, kalitatea eta mantentzea kudeatzeko eskuratu dituzun gaitasunak, teknika eta tresnak aplikatu ahal izango dituzu.
Hona hemen egin ahal izango dituzun lan batzuk:
Lanbide-profilak
PRODUKZIO-ARDURADUNA
Produzitu beharreko erreferentziak zehaztu, produktuen mugikortasuna kudeatu eta instalazioen banaketa diseinatuko duzu.
EROSKETA-ARDURADUNA
Merkatuak aztertu eta kontratuak negoziatuko dituzu lehengai, osagai edo zerbitzuen hornitzaileekin.
LOGISTIKA-KONTROLA ETA BANAKETA
Produktuen banaketa kudeatuko duzu enpresatik saltokiraino, eta garraio-ibilbide berriak sortuko dituzu.
KALITATE-ARDURADUNA
Lanak ahalik eta efizientziarik handienarekin eta kalitate-estandarrak zehaztuz egingo dituzu.
MANTENTZEAREN KOORDINAZIOA
Instalazioak kudeatu eta kontrolatuko dituzu, mantentze-jardueretan efizientzia ekonomikoa zein ingurumen-efizientzia lortzeko.
KUDEAKETAREN ARDURADUNA
Enpresan planteatzen diren proiektuen eta berrikuntza-prozesuen kudeaketa zuzenduko duzu.
Sektoreak
Gainera, enpresaren etengabeko hobekuntzako prozesuan parte hartuko duzu, merkatu-hobi berriak aurkituko dituzu, harremanak ezarriko dituzu hornitzaile berriekin produktu edo prozesu berriak sortzeko, efizientzia handiagotuko duzu edota garraio-ibilbide berriak sortuko dituzu sektore askotako enpresen kostu logistikoak murrizteko.
AUTOMOBILISMOA
Produkzioaren antolakuntzaz arduratutako taldeetan zein prozesuen kalitatea kontrolatzeko beste talde osagarri batzuetan.
AERONAUTIKA
Prozesuen antolakuntza eta kudeaketa enpresaren negozio-ildoetan, produkzioan eta logistikan.
INDUSTRIA ETA MAKINA-ERREMINTA
Zure ezagutzen ekarpena egingo duzu lana antolatzeko, hornikuntza egiteko eta produkzio-prozesuak optimizatzeko garaian.
LOGISTIKA ETA BANAKETA
Banaketa-prozesuak planifikatu, kudeatu eta optimizatzeaz arduratuko zara Eroski, DHL edo Amazon enpresetan.
IRAKASKUNTZA
Antolakuntzari, prozesuei eta gaitasun teknikoei lotutako hainbat mailatako irakaskuntza, sektore publikoan zein pribatuan.
ENPRESA-KONTSULTORETZA
Etengabeko hobekuntzan, errendimenduaren monitorizazioan, plangintzan eta balio erantsi handiko soluzioen ezarpenean espezializatua.
Industria jasangarritasuna
Ekonomia zirkularra eta industria jasangarritasuna industria sarearen erronka estrategietako batzuk dira. Horregatik, enpresek posiboki baloratzen dute talentu gazteak ideiak, ekimen berriak eta egiteko modu berritzaileak proposatzea erakundearen jasangarritasunari laguntzeko. Industria antolakuntzako ingeniari titulatu gisa, ekoizpen sistemen ekoeraginkortasuan landu ahal izango duzu, edota balio katean berrikuntza zirkularra errazteko metodologia berriak aplikatu, besteak beste.