Ikas-irakas prozesua
Proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritzarako
Lehen urtetik, proiektuak eginez eskuratuko dituzu beharrezkoak diren ezagutzak. POI edo PBL (ingelesez) ereduari esker, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako profesional gisa bete beharko dituzun zereginen errealitatea ezagutuko duzu, eta sektoreko punta-puntako enpresek behar dituzten funtsezko konpetentziak garatuko dituzu.
Erronkak ebaztearen bidez ikasiko duzu, hala nola produktuak diseinatzearen, packaging-elementuak garatzearen eta hainbat produkturen marka lantzearen bidez. Adibidez, Vidrala enpresak proposatutako “Berrikuntza beiran” proiektuan, whiski-mota berri bat (whiski tradizionalaren eta uraren arteko nahaste bat) aurkezteko gama altuko kit bat diseinatu zen.
Diseinu-proposamen berritzaile horrek bi likidoak nahasteko neurri-markak gaineratzen zituen. Gainera, geometria berezia erabili zen, ur-edalontziak izotz-bloke baten itxura hartzeko. Proiektua Vidrala enpresak antolatutako II. MasterGlass Design Contest izenekoan parte hartu zuen.
Beste adibide interesgarri bat SEAT CUPRA autorako aluminiozko aleazioko hagunen estiloa eta garapena diseinatzeko proiektua da. 2020ko PBLDay jardunaldiko proiektu irabazlea izan da. Proiektu horretan, aluminiozko aleazioko hagunak fabrikatzen dituen MAPSA enpresaren zehaztapen teknikoei jarraikiz, SEAT LEON modelorako hagun bat diseinatu zen. Proiektua marka-irudiari jarraikiz eta diseinuaren fabrikaziorako murrizketak kontuan hartuta egin zen.
Amaitzeko, bi proiektu ditugu. Lehenengoa bigarren mailako ikasleek egiten dute eta JOMA enpresarako JomaBox Unifamiliar postontzi adimendunen sistema baten diseinuan oinarritzen da. Bigarrena, testuinguru jakin batean (kasu honetan, ura) aukera bat identifikatzean oinarritzen da. Erabiltzailearen beharrak aztertuta, produktu eko-berritzaile bat diseinatzeko. Proiektu hau hirugarren mailako ikasleek egin zuten.
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak
Izan zaitez zure ikaskuntzaren protagonista
Gai izango zara informazioa aztertzeko eta problemak ebazten ikasteko.
Proiektu guztiz errealak
Proiektu errealak garatuko dituzu, eta enpresei beren erronkei aurre egiten lagunduko diezu.
Project-managerra
Erronka edo problema ebazten lagunduko dizuten profesionalen laguntza jasoko duzu.
Emaitzak lortzen ditugu
Ezagutza-mailarik handiena jasoko duzu, eta proiektu errealetan aplikatzen jakingo duzu.
Hortaz, gradua amaitzen duzunean, taldean lan egiteko beharrezkoak diren konpetentziak dituen pertsona arduratsua, autonomoa eta sormen handikoa izango zara. Ikaskuntza praktiko horrek zure lanpostuan sortzen diren arazoetarako konponbiderik egokiena aurkitzeko trebatuko zaitu, eta honako hauek ikasiko dituzu:
ENDIKA VALLE HORTELANO - Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako ikasle ohia
Graduan izan dudan esperientzia erabat positiboa izan da hasiera-hasieratik. Hasteko, teoria eta proiektuen antolamendua azpimarratuko nituzke. Sei hilabetetan eskuratutako ezagutza guztiak proiektu erreal batean irauli ahal izatea eta talde bakoitza bere kabuz moldatzea eta antolatzea oso egokia da ikasteko zein etorkizunerako. Halaber, aurkezpenen garrantzia gaineratuko nuke, jendaurrean hitz egiten ikasten baituzu. Eta ez dugu ahaztu behar talde-lana sustatzen dela, gaur egun enpresetan dauden diziplina anitzeko taldeen antzera.
Formakuntza esperientziak