Industria Elektronikako Ingeniaritza
"Pertsonen bizitza neurri handian erraztuko duten sistema adimendunak sortzen lagunduko duzu"
Izugarri maite al duzu robotikaren eta sistema elektronikoen mundua? Orduan, Industria Elektronikako Ingeniaritzako profesionala izan behar duzu etorkizunean. Eta, horretarako, gradu hau ikastea da lehen urratsa.
Ingurura begiratzen baduzu, elektrizitatea, elektronika eta sistema teknologikoak gero eta garrantzitsuagoak dira gure bizitzan. Gure etxeko elementuek, ibilgailuek, berokuntza-sistemek… denek dituzte adimendun bihurtzen dituzten eta pertsonen bizitza errazten duten sistema elektronikoak.
Elektronikako ingeniaritzako profesional gisa graduatu ondoren, gai izango zara gailuak programatzeko, zirkuitu elektronikoak garatzeko, robotak sortzeko, etorkizuna definituko duten industria-prozesuak automatizatzeko, ibilgailu elektrikoak diseinatzeko eta energia-kontsumoa optimizatzeko.
Azken batean, gai izango zara puntako teknologiako gailu elektronikoak eta enpresen lehiakortasuna eta jasangarritasuna handitu eta pertsonen bizitza hobetuko duten industria-prozesuen domotika- edo robotizazio-sistemak diseinatu, garatu eta mantentzeko.
Ate irekiak
Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
AZPIMARRATU BEHARREKOAK
Praktikan oinarritutako ikaskuntza, zure enplegagarritasuna hobetuko duena.
Industria Elektronikako Ingeniaritzako titulu ofiziala lortuko duzu.
Prestakuntza DUALA. Hilean 500 euroko beka duten praktikak 2. mailatik aurrera, eta Gradu Bukaerako Lana enpresa batean.
Industria-ingeniaritza teknikoaren lanbidean jarduteko gaitua, atribuzio profesionalekin.
Atzerrian ikasi ahal izango duzu eta konpetentzia eta atribuzio profesionalak dituzten masterrak egin ahal izango dituzu.
Ezagutza sorta handia eskuratuko duzu automatizazioan, robotikan eta elektronikan.
SIMULAZIOA Pertsonalizatu zure ingeniaritza
AKREDITAZIOA EUR-ACE® zigilua Industria Elektronikako Ingeniaritza graduarentzat
GURE IKASKETA EREDUA Enpresan esperientzia lan-ikaste partekatze programa eta gradu bukaerako lanari esker
GRADUKO IRAKASGAIAK
- Elektroteknia
- Elektronika Digitalako Oinarriak
- Mikroprozesagailuak
- Teknologia elektronikoa
- Potentziako elektronika
- Kontroleko ingeniaritza
- Sistema robotizatuak
- Kontrol aurreratua
- Energia biltegiratzeko sistemak
- Industria elektronika
INGENIARITZA ELEKTRONIKOAREN LAN-IRTEERAK
Erantzukizuneko lanpostuak bete ahal izango dituzu automozioan, kontsumo-ondasunen industrian, eraikuntzan, makina-erremintan eta aeronautikan, besteak beste. Baina, horrez gain, ikerketaren, osasun-zientzien, farmazia-industrien eta kirolaren eta astialdiaren industriaren eremuetan ere lan egin ahal izango duzu.
- Proiektuen zuzendaritza
- Ingeniaritza Departamentuko arduraduna
- Fabrikazio-arduraduna
- Kalitate-arduraduna
- I+G+Bko arduraduna
- Merkataritza Departamentuko arduraduna
- Berrikuntza Departamentuko arduraduna
- Diseinu edo prozesuko ingeniaria