Ikasketa plana

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Biomedikoa

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045910, type=text, options=[]}

Katalogoa

2027KO IKASKETA PLANA 

pdf

Ikasketa plana

 

 

Ingeniaritza Biomedikoa Gradua

Gradua egitean, zure ideiak grafikoki adieraztea ahalbidetuko dizuten tresnak erabiltzen ikasiko duzu, eta zure diseinuak gure tailer eta laborategietan egingo dituzu.

Halaber, inguruko enpresekin lankidetzan garatutako proiektuen bidez, enpresen funtzionamenduari, industria-fabrikazioari, materialen portaera eta ezaugarriei eta produktu-ingeniaritzarekin zerikusia duen orori buruz beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu. Halaber, beste alderdi batzuk landuko dituzu, hala nola produktuaren estetika, marketina, ergonomia, erabilgarritasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza.

Ingeniaritza Biomedikoko Graduko irakasgaiak

Zientziak

 

Matematika

Edozein ingeniaritzatako problema matematikoak ebazteko behar dituzun oinarrizko ezagutzak jasoko dituzu.

 

Fisika

Fisikaren printzipioak aplikatuz ingeniaritza biomedikoaren alorreko problemak ebazten ikasiko duzu.

 

Enpresa

Biomaterialen propietateak ezagutuko dituzu, eta ingeniaritza biomedikoko proiektuetan egokiro erabiltzen ikasiko.

 

 

Sistema elektrikoak

Ingeniaritza elektrikoko eta elektronikoko teknikak aplikatuko dituzu ekipamendu medikoak eta protesikoak egiteko.

Medikuntza

 

Giza anatomia

Giza anatomiaren oinarrizko kontzeptuak menderatuko dituzu, ingeniaritza biomedikoaren alorreko soluzioak garatzeko.

 

Patologia orokorra

Biomedikuntzaren eremuan soluzioak garatzeko behar duzun ezagutza jasoko duzu patologia medikoei buruz.

 

Osasun-unitateak

Ospitaleetako instalazioak kudeatzeko gai izango zara, etengabe hobetzeko erabili behar diren metodoak eta tresnak identifikatuz.

 

 

Zahartzea

Zahartzearen eremuko konponbide sozialak eta zientifikoak deskribatzeko eta garatzeko gai izango zara.

Teknologia

 

Biomekanika

Diagnostiko eta tratamenduetarako ekipamendu medikoak diseinatu, garatu, aplikatu eta mantentzeko gai izango zara.

 

Ekipamendu teknologikoa

Diagnostiko eta tratamenduetarako ekipamendu medikoen funtzionamendua eta ezaugarri espezifikoak menderatuko dituzu.

 

Robotika

Ekipamendu medikoetan automatizazio-sistemak diseinatu, garatu eta ezartzeko behar diren trebetasunak eskuratuko dituzu.

 

 

Medical imaging systems

Xede klinikoetarako giza gorputzaren irudiak sortzeko erabiltzen diren teknikak eta prozesuak ezagutuko dituzu.

 

Tresneria medikoa

Osasun-alorreko tresneria medikoa eta inplanteak diseinatu eta garatzeko gai izango zara.

Trebetasunak

 

Ekintzailetza

Zeure proiektu ekintzaile propioa sortzeko eta kudeatzeko oinarriak eskuratuko dituzu.

 

Komunikazioa

Txosten zientifiko argiak eta laburrak idazteko gai izango zara.

 

Berrikuntza

Eskura izango dituzu aukerak detektatzeko eta ideia berritzaileak garatzeko behar diren teknikak.

 

 

Lantaldeak eta proiektuak kudeatzea

Lantaldeak kudeatzeko eta zuzentzeko behar diren trebetasunak eskuratuko dituzu.

 

Proiektu errealak egingo dituzu graduan

Ikasturte bakoitzean, proiektu errealetan parte hartuko duzu, irakasleekin eta sektorean erreferentzia diren enpresetako profesionalekin batera. Era horretan, eskuratutako ezagutzak aplikatu ahal izango dituzu, pertsonen bizitza hobetuko duten produktu eta zerbitzu kreatibo eta berritzaileak garatzearen bidez.

Ezagutu proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-sistema

 

Aurreko Ikasketa Planak

Unibertsitatea baino gehiago gara