Lan Irteerak

Titulazio Ofiziala

Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre), Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

120 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045920, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Lan-irteerak

“Puntako sektore industrialen ateak zabalduko dizkizu elektronika, mekanika eta automatizazioari buruzko ezagutza integratuak ”

Graduatutakoan, jakintza-alor anitzak menderatuko dituzu: ingeniaritza elektronikoa, automatizazio-ingeniaritza eta ingeniaritza mekanikoa menderatuko dituzu; beraz, horiek guztiak barne hartzen dituen ikusmira zabalagoa izango duzu produktu, sistema eta prozesu industrialak garatzeko.

Honenbestez, produktu, sistema automatizatu, makina, ekipamendu eta prozesu industrialen bizi-zikloaren zenbait etapatan lan egin ahalko duzu (garapena, optimizazioa, muntaketa, automatizazioa, doitzea, mantentze-lana…). Puntako enpresen ateak irekiko dizkizu horrek, makina-erremintaren, automobilgintzaren, aeronautikaren eta teknologia aurreratuaren alorretan, besteak beste.

Horietako edozeinetan izan zaitezke:

MUNTAKETA EKIPOEN/ MANTENKETA ARDURADUN TEKNIKOA

Makina eta linea automatizatuen instalazioa, martxan jartzea eta mantentzea.

AUTOMATIZAZIO TEKNIKARIA

 

Makina eta linea automatizatuen programazioa eta automatizazioa.

Diseinu eta garapen mekatronikoko teknikaria

Sistema mekatronikoak diseinatu, garatu, fabrikatu eta martxan jartzeko eginkizunetan.

 

Sektoreak

Ingeniaritza Mekatronikoko Graduak enpresari eta merkatuari balio erantsia emango dioten produktu, kontzeptu eta konponbide berriak sortzeko prestatuko zaitu. Beraz, lan-aukera ugari eskainiko dizkizu sektore hauetan:

Automobilgintzan

Konponbide seguruagoak eta eraginkorragok dakartzaten produktu eta sistema berritzaileak garatuz.

Robotikan

Proiektuak, makinak eta sistema automatak eginez.

Aeronautikan

Osagaien diseinua optimizatuz, robotika eta automatizazioa ere erabiliz.

 

Makina-erremintan

Sistema automatiko berriak garatuko dituzu, makina-erremintak eraginkorragoak izan daitezen.

I+G+B-ko sailak

Produktu hobeak eta berritzaileagoak garatzeko konponbideak eskainiko dizkiozu industriari.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara