Espezialitateak
Espezialitateak
Kultura eta Sormen Industrien graduan hiru espezialitate izango dituzu aukeran. Horrela, hautazko zenbait irakasgairen bidez, honako arlo hauetako batean sakonduko duzu:
- Bitartekotza eta ikus-arteak.
- Moda eta diseinua.
- Musika eta eszena.
1.
Bitartekotza eta ikus-arteak
Lehen ibilbide hau ikus-arteetan, artistaren profesionalizazioan, arte-komisariotzan, kudeaketa modu sentikorretan, hezkuntzan, eta kultura- eta ondare-bitartekotzan eta -transmisioan interesa duten pertsonei zuzenduta dago.
Ibilbide honetako hautazko irakasgaiak honako alderdi hauei buruzkoak izango dira: arte-bitartekotza, kudeaketa kultural eta artistikoa, gorabidean dagoen artistaren profesionalizazioa, ikus-entzunezkoen sustapena eta hedapena, eta ekoizpen eta edizio digitaleko teknika aurreratuak.
2.
Moda eta diseinua
Ibilbide honek modaren sektoreari erantzuten dio, eta helburu nagusia da bilduma eta marken sorkuntza, diseinua, komunikazioa, koordinazioa eta banaketa aztertzeko, ulertzeko eta moldatzeko gai diren profesionalak prestatzea. Hautazko ikasgaien talde honekin, hainbat alderditan sakonduko duzu; hala nola, modaren historia, diseinua eta sorkuntza, modako enpresen eta proiektuen kudeaketa, modaren industriarako komunikazioa, modako argazkilaritza eta diseinu grafikoa.
3.
Musika eta eszena
Musika- eta ikuskizun-proiektuak sortu, ekoitzi eta zabaldu nahi dituztenentzat pentsatua. Arte eszenikoen esparrutik hasi eta musikaren industriaren kudeaketaren dimentsioraino, hautazko ikasgai horiekin programazioko, komunikazioko, musika-esperimentazioko edo ikus-entzunezkoetako sorkuntzako ezagutzak eta trebetasunak eskuratuko dituzu, proiektu artistiko-kulturalekin bat datozenak. Musika eta eszena ibilbidean musika-industriarekin, kultur programazioarekin, musika-komunikazioarekin edo ikus-entzunezkoetarako soinu-banden ekoizpenarekin lotutako gaitasunak landuko dituzu.