Kultur eta Sormen Industrien Komunikazioa eta Gestioa

Titulazio Ofiziala

Kultur eta Sormen Industrien Komunikazioa eta Gestioan Graduatua. *Unibasq-en onarpenaren zain

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1840399, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Jakin nahi duzu nola sortzen, diseinatzen eta lan egiten den kulturaren arlo desberdinetan?
Gustatuko litzaizuke moda jaialdi bat ondo irteteko zer behar den ikastea?
Zatoz gu ezagutzera!
 
 

Ikasi nola sortu, diseinatu eta lan egin kulturaren munduan!

Ezagutu kulturaren arloa, antolatu kontzertu bat, moda desfile bat barrutik ezagutu, bidaiatu, murgildu artearen munduan, transmisiorako modu berriak prototipatu, diseinatu eta kudeatu… Eta bilakatu zaitez Kultur eta Sormen Industrietako profesional!

Kultur eta Sormen Industria emergenteetarako profesionalak prestatzea da Kultur eta Sormen Industrien Komunikazioan eta Gestioa gradu berriaren helburu nagusia. Sektorerako propio prestatu diren profesionalak beharrezkoak dira gaur egun, horregatik, gradu berri honetan kulturaren gestio berritzailean aritzeko konpetentziak garatuko dituzu, Kultura eta Sormena oinarri duten edukiak sortzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko zein Kultura eta Sormena oinarri duten prozesuak sortu, dinamizatu, artikulatu eta zuzentzeko. Kudeaketan eta komunikazioan errotutako jakintzak zureganatuko dituzu, baina Kultur eta Sormen Industrien mundu dinamikora egokitzeko gai izanda, hau da, sormenean eta kultur arloko garapen estrategikoan trebatuta.

Jakin nahi duzu nola diseinatzen den kultur-ekitaldi bat? Gustatuko litzaizuke moda jaialdi bat ondo irteteko zer behar den ikastea? Nahiko zenuke musika sektorean murgildu? Gradu honetan sormenaren, kulturaren, komunikazioaren eta gestioaren alde teoriko eta praktikoak sakonki ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera izango duzu, ikuspegi berritzaile eta multidiziplinar batetik. Negozio-eredu berritzaileak irudikatzeko estrategia eta praktika desberdinak ezagutuko dituzu graduan, eta zure lehen urratsak emango dituzu sormen-kudeatzaile moduan.

Kultura eta Sormen Industrien esparruko kudeaketan eta komunikazioan oinarri sendoa lortuko duzu graduaren lehen bi urteetan, eta gehien gustatzen zaizun arloan espezializatzeko aukera izango duzu hirugarren eta laugarrenean. Sektorearen etorkizuneko joera eta erronkei erantzuteko beharrezko tresnak jasoko dituzu modari, arte bisualei edo musikari begira, eta, Euskal Herriko testuinguruaren berezitasunak ezagutzeaz gain, nazioarteko esperientziei esker ikuspegi zabalago bat eskuratuko duzu

Espezializazioak:

  • Moda.
  • Arte bisualak.
  • Musika.

Industria Kultural eta Sortzaileek gero eta garrantzia handiagoa dute. Gure gizartearen sormenaren, identitatearen, aniztasunaren eta balioen islada dira, eta baita ideien gogoeta, transmisioa, entretenimendua eta ondarearen kudeaketa berrasmatzeko oinarrizkoak ere. Horregatik, ekonomiaren zati esanguratsu bat suposatzen dute Kultur eta Sormen Industriek gaur egun. Kulturaren Euskal Behatokiaren datuen arabera, kulturaren eta sormenaren sektoreak ekarpen nabarmena egiten dio Barne Produktu Gordinari: %4koa izan zen, adibidez, 2019an (Kulturaren Euskal Behatokia, 2019). Enplegua sortzeko motor garrantzitsuak ere badira Kultur eta Sormen Industriak: 2022an sektorean 33.983 langile zeudela kalkulatzen da, enpleguaren % 3,84a (Eusko Jaurlaritza, 2022). Arlo hauen inguruko ezagutzak, sormena eta kudeaketa gaitasunekin uztartuta, etorkizuneko profesionalen prestakuntzarako ezinbestekoak izango dira.

Presta zaitez lan egiteko lan-aukeraz betetako sektore berri batean!

 

Ate irekiak

Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.

Zatoz gu ezagutzera!

Izen-ematea

Inscripcion

Eman izena orain!

 

Eskatu
informazio gehiago!


Nabarmenduak

Kultur eta Sormen Industrietako profesional izateko ikasiko duzu, gaur egungo errealitateari eta etorkizuneko erronkei erantzuteko!

Espezializatu zaitez zuk nahi duzun diziplinan praktiken eta Gradu Bukaerako Lanaren bidez: Bitartekaritza eta arte bisualetan, moda eta diseinuan edota musika eta eszenan.

Taldean ikasiko duzu, proiektu, erronken eta esperimentatzeko testuinguru desberdinen bidez.

Egonaldiak egingo dituzu bertako zein nazioarteko erakunde eta enpresa ezagunetan, eta aukera izango duzu proiektuak garatzeko eta praktikak egiteko.

"Kulturaren eta sormenaren arloak, euren balioaz haratago, oinarrizko industria moduan ere landu behar dira"

 

Moduluak eta proiektuak

  • Kultura eta sormena.
  • Kultur kudeaketa.
  • Kultur eta sormen industriak.
  • Nazioarteko proiektuen kudeaketa.
  • Multimedia-komunikazioa eta sormen-ekoizpena.
  • Berrikuntza laborategia.
  • Kultura-proiektuen plangintza estrategikoa eta marketina.
  • Komunikazioaren estrategia eta kudeaketa.
  • Ekitaldien antolaketa.
  • Kudeaketa kulturalerako teknologia digitala.

Irteera profesionalak

Hamaika arlotan lan egin ahal izango duzu, adibidez:

  • Kultur kudeaketan (kudeaketa, komunikazio, mediazio eta programazio kulturala diseinatzen eta garatzen).
  • Esperientzien eta edukien diseinatzaile bezala (ekitaldiak eta interakzioak diseinatzen, kudeatzen eta komunikatzen, social manager edo media planner bezala, zuzendari kreatibo moduan).
  • Prozesu sortzaileen dinamizatzaile eta artikulatzaile modura (sormen dinamizazioan, kudeaketan eta zuzendaritzan, laborategien edo Hub-en dinamizatzaile, koordinatzaile eta zuzendari, zein berrikuntza eta aldaketaren kudeaketan).

 

Bisita birtuala Aretxabaletako campusean 360º-tan

Campusa Bisita birtuala Aretxabaletako campusean 360º-tan

Informazio gehiago

Eragin handiko sektorea ekonomian

Ekonomia Eragin handiko sektorea ekonomian

Informazio gehiago

Moduloa, ikaskuntzaren oinarria

Hezkuntza eredua Moduloa, ikaskuntzaren oinarria

Informazio gehiago

  Ikusi gehiago

Unibertsitatea baino gehiago gara