Lehen Hezkuntza
Ikasi beste era batera Lehen Hezkuntzako irakasle izaten!
6 eta 12 urte bitarteko haurren irakasle izan nahi baduzu, hau da zure gradua: Lehen Hezkuntza.
Graduak aukera emango dizu hezkuntza-etapa liluragarri horretan sartzeko. Ikuspegi kritikoa eta sortzailea landuko duzu, egungo edo etorkizuneko hezkuntza-erronkei erantzuteko.
Lehen Hezkuntzan Graduak irakasle gisa prestatuko zaitu, ikasleen hezkuntza-beharrei aurrea hartzeko gai izan zaitezen. Horrela, 6 eta 12 urte bitarteko haurren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzun ahal izango diezu, haien familia-, gizarte- eta kultura-ingurunea kontuan hartuta.
Lehen Hezkuntzako arloan lan egingo duzu eskola publiko, pribatu edo itunduetan, 6 eta 12 urte bitarteko pertsonen garapenean lagunduz. Halaber, material didaktikoen diseinuan edo irakaskuntzarekin zerikusia duten bestelako jardueretan ere parte hartu ahal izango duzu, bai eskolaren barruan baita eskolaz kanpo ere.
Sei aipamen dituzu aukeran. Tartean, Berrikuntza Digitala aipamen berria!
Ate irekiak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmenduak
Praktikak eta alternantzia eredua, eskola eta unibertsitatea txandakatzeko.
Metodologia berritzailea eta punta-puntako instalazio eta baliabideak.
Tutorea bidelagun izango duzu.
6 aipamen aukeran. Tartean, Berrikuntza Digitala aipamen berria!
IÑAKI IZA
Lehen Hezkuntza Online Graduko ikaslea
“Batez ere, eskertzen dut irakasleen tratu pertsonala eta hurbila”.
Graduko Moduloak
- Hezitzailea izango naiz
- 6-12 urteko pertsona: guztientzako eskola
- Gaur egungo gizartearen analisi kritikoa
- Ingurune natural eta sozialetako esperientziak
- STEM eta ikaskuntza sakona
- Gizarte eraldaketarako hezkuntza
- Esperientzia hezitzaileak
- Eskola, hizkuntza, herria
- Esperientzia hezitzaileak
- Testuinguru anitzak
- Eskola hedatua
- Ni, zu, gu, gorputza gara
Kontsultatu Lehen Hezkuntza graduko modulo guztiak
Lanerako aukerak
Profesional gehienek eskola publikoetan, pribatuetan edo itunduetan lan egiten dute, Lehen Hezkuntzaren esparruan, bi zikloetan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin. Baina askoz gehiago dira Lehen Hezkuntzako graduak eskaintzen dituen lan-irteerak, adibidez:
- Material didaktikoen diseinua.
- Heziketa fisikoa
- Hezkuntza plastikoa
- Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza.
- Behar bereziak dituzten haurren hezkuntza.
EKITALDIAK Hezkuntzarekin loturiko mintegi eta biltzarrak, eta proiektuak beste unibertsitate batzuekin
PEDAGOGIA Lan Proposamenetan oinarritutako ikaskuntza prozesu bat
PROIEKTUAK Practicuma eta Gradu Bukaerako Lana, aukeratutako ibilbidearekin lotuta