Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritzan Graduatua (Green Manufacturing). *Amortizazio prozesuan dagoen ikasketa

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

Proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza industria-prozesuetako ekoteknologiako ingeniaritzarako

Lehenbiziko momentutik, lan egiten ikasiko duzu, eta etorkizunean jardungo zaren ingurune profesionalak nola funtzionatzen duen ezagutuko. Bigarren urtetik aurrera, berriz, ingurune errealetarako behar dituzun ezagutza teknikoak jasoko dituzu esku artean dituzuen proiektuen bidez.

Zenbait erronkari egin beharko diezu aurre graduan; bigarren ikasturtean, adibidez, bizikleta jasangarri bat eraiki behar duzu. Bizikletaren zenbait osagai aldatu egin behar dituzu, eta ingurumenean inpaktu txikiagoa duten materialez egindako beste batzuk erabili haien ordez; esate baterako, banbuz egindako osagaiak. Horretarako, begiratu behar duzu banbuzko pieza berriek betetzen dituzten ohiko osagaien baldintzak, eta fabrikazio-prozesu berriak antolatu, material berriak kurbatura egokiak izan ditzan. Azkenik, seihilekoan jasotako elektrizitate-ezagutzei esker balaztatze-sistema berri bat —birsortzailea— diseinatu eta garatu ahalko duzu. Hain kutsatzaileak diren baterien bizitza luzatu egiten du sistema berri horrek.

Bigarren ikasturtean, berriz, erronka hau jarriko dizute: ekoizpen-instalazio baten banaketa eta haren barne-logistika antolatzea. Biltegiak, ekoizpen-prozesuak eta produktuen barne-kudeaketa antolatu eta dimentsionatuko duzu. Erronka horri aurre egiteko, kontuan izan behar dituzu ingurumen- eta segurtasun-irizpideak, eta pertsonen segurtasuna.

Hirugarren ikasturtean, merkatua aztertu behar duzu, eta funtzionalitate berri bat eman produktu bati; esate baterako, snowboarderako ere balio duen skate bat egitea. Libre izango zara produktuaren estetika aukeratzeko, hura fabrikatzeko material egokienak hautatzeko eta zeure maketa propioa eraikitzeko. Produktuaren diseinuan, haren sendotasuna kalkulatu behar duzu (zure pisuari eusteko adinakoa), eta zer inpaktu jasan ditzakeen bizitza baliagarrian zehar. Kontuan izan behar dituzu, azkenik, produktuaren bizi-ziklo osoko emisioak

Hirugarren ikasturtean ere izango duzu erronkarik; besteak beste, surfeko ohol bat diseinatu eta fabrikatu behar duzu. Ingurumena zaintzen duten produktuak egin nahi badituzu, oso ongi ezagutu behar dituzu haien materialak eta haiek lantzeko prozesuak, ondoen datozkizunak hauta ditzazun. Zure diseinua egokia den jakiteko, berriz, produktua fabrikatu eta probatu egin behar duzu.

Materialak birziklatzen ere ikasiko duzu. Hartara, itsasoko plastiko-kopurua gutxitzen lagunduko duzu, bai zeure ingurunean, bai urrutiko herrialdetan jarduten diren erakundeekin elkarlanean.

Arazoetan Oinarritzen den Ikaskuntzari esker (AOI; ingelesez, PBL), zure lanbidean jarduteko behar dituzun gaitasunak menderatuko dituzu lau ikasturteren buruan; halaber, gai izango zara arazoak konpontzeko eta erantzukizuna kudeatzeko. Bestalde, diziplina anitzeko taldeetan lan egiten ikasiko duzu, eta enpresek nola funtzionatzen duten haien barrutik ikusiko.

Bergarako Ndank Ndank GKEarekin elkarlanean egindako proiektua da adibide bat. Erronka Dionewarreko plastikoak eguneroko erabilerako produktu berrien bidez berrerabiltzeko prentsa diseinatu eta egitea zen.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak

Izan zaitez zure ikaskuntzaren protagonista

Informazioa ikertu, aztertu eta sintetizatzeko gai izango zara, ikasten jarraitzeko.

Proiektu guztiz errealak

Proiektu errealak garatuko dituzu, etorkizuneko zure lanbidea ezagutzeko lagungarri izango zaizkizunak.

 

Project-managerra

Erronka edo arazoa gainditzen lagunduko dizuten profesionalen laguntza izango duzu.

Emaitzak lortzen ditugu

Ezagutza ugari jasotzeaz gain, haiek bizitza errealera aplikatzen ere ikasiko duzu.

 

 

Formakuntza esperientziak

 

Formakuntza Esperientzia guztiak ikusi

Unibertsitatea baino gehiago gara