Bekak eta diru laguntzak

Beka eta diru laguntzen inguruko ohiko zalantzak ondoren ikus daitezke

  • Noiz eskatzen dira bekak?
    • Ikasturte hasieran email bat bidaliko zaizu prezio publikoen inguruko salbuespen eta beherapenen inguruko azalpenekin. Bestalde, lotura honetan aurkituko dituzu Eusko Jaurlaritzako bekak eskatzeko epeak.
  • Ze beka mota eskaintzen ditu Mondragon Unibertsiateak familia ugarientzat, guraso bakarrentzat...?
  • Batxilergoan ohorezko matrikula lortuko banu, matrikulan beherapenik izango al nuke?
    • Bai. Prezio publikoei dagokien beherapena izango zenuke.
  • Zein da Mondragon Unibertsitatean matrikula ordaintzeko era?
    • Mondragon Unibertsitateko edozein gradutan, matrikula ordainketa bakarrean edo zatituta egin daiteke.
      • Ordainketa bakarra: %20a matrikula egiterakoan eta gainerakoa urrian.
      • Zatitutako ordainketa:
        • %20a matrikula egiterakoan eta gainontzekoa 9 hilabetetan urria eta ekaina bitartean.
        • %20a matrikula egiterakoan eta gainontzekoa 3 zatitan: 1/3 urrian, 1/3 urtarrilean eta 1/3 martxoan.
  • Zer da Bekabide?
    • Bekabide programaren helburua, edonork Mondragon Unibertsitatean ikasteko aukera izan dezala da eta arazo ekonomikoak ez daiteleza oztopo izan. Bekabide programarekin, ordainketak, ikasle eta beraien familien egoerari egokitzen dira. Azterketa pertsonalizatu bat egiten da eskaria egiten duen familia bakoitzarentzako, Mondragon Unibertsitatean ikasteak suposatuko lukeen sarrera eta gastuak kontutan izanik eta familia bakoitzaren egoera aztertuta, programaren onuradun izateko irizpideak aplikatuz. Hemen aurki dezakezu informazio gehiago. 

Zalantzarik daukazu?

Galdetu, erantzungo dizugu.
48 orduren barruan erantzunak emango dituen zerbitzua.

 

Egin zure galdera