Izen-emate eta matrikula prozedura

Izen-emate eta matrikularen inguruan azaltzen diren zalantza nagusiak ondoren ikus ditzakezu

  • Nola egin dezaket inskripzioa?
    • Inskripzio edo izen-ematea, online egin behar da. Sartu lotura honetan eta bertan aurkituko dituzu izen-emate epeak eta baita izen-ematea egiteko plataformara sarrera.
  • Gutxieneko sarrera notarik ba al dago Mondragon Unibertsitateko graduetan?
    • Mondragon Unibertsitateko formazio eskaintzan ez dago aurreikusitako sarrera notarik. Ikasturte bakoitzean titulazio bakoitzak duen gutxieneko sarrera nota zuzenean lotuta dago ikasketa horiek egiteko dagoen eskari kopuruarekin eta Unibertsitateak eskaintzen dituen plaza kopuruarekin. Titulazio bakoitzean onartuak diren pertsonen zerrenda egiteko kontutan hartzen dira: Mondragon Unibertsitatean egindako onarpen probako kalifikazioa, aurretik egindako ikasketa mota edo materiei dagokien kalifikazioa eta batxilergoko azken kalifikazioa. Informazio gehiago.
  • Zer egiten da onarpen probetan?
    • Mondragon Unibertsitateko gradueak ikasi ahal izateko, derrigorrezkoa da aurrez onarpen probetan parte hartzea. Titulazioen arabera zerbait aldatzen badira ere, onarpen proba guztietan banakako eta taldeko probak egongo dira. Lotura honetan aurki dezakezu gradu bakoitzarentzako aurreikusten diren proben inguruko informazioa.
  • Noiz eta nola egin behar da matrikula?
    • Matrikula online egiten da onarpenaren abisua jaso ondoren. Onarpenarekin batera, matrikula egiteko plataformaren inguruko informazioa jasoko duzu eta baita ere aurkeztu behar duzun dokumentazioaren ingurukoa. Matrikula daten inguruko informazioa lotura honetan daukazu.

Zalantzarik daukazu?

Galdetu, erantzungo dizugu.
48 orduren barruan erantzunak emango dituen zerbitzua.

 

Egin zure galdera