Kalitatea
Kalitatearen barne bermerako sistema
Mondragon Unibertsitateko, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ezaugarriekin bat datorren kalitatearen barne bermerako sistema propioa diseinatu du Sistema honen bidez honako helburuak lortu nahi dira:
- Modu aktiboan hartzea parte Mondragon Unibertsitateak abiarazitako eta bere Kalitate-Planean zehaztutako etengabeko hobekuntza prozesuan.
- Etengabeko hobekuntzara bideratutako jarrera bultzatzea Fakultateko arlo guztietan.
- Fakultatean garatzen diren prozesuak berrikusi eta garatzea, interes talde eta bazkideen gogobetetzera bideratuz.
- Erakundearen jarduerei ezar dakizkiekeen arauak betetzen direla bermatzea.
- Erakundean garatzen diren prozesuen etengabeko hobekuntzara bideratutako ekintzak sustatzea.
Sistema hau Fakultateko titulazioetara hedatu da eta VERIFICA, MONITOR eta ACREDITA programei buruzko informazioa titulazio akademiko bakoitzaren gunean garatzen da.
DOCENTIA
Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.