Identitatea eta helburu pertsonalak

IDENTITATEA ETA HELBURU PERTSONALAK

IDENTITATEA ETA HELBURU PERTSONALAK

pdf

MENDEBERRI 2025:

Hezkuntza ereduen ardatzen definizioa

 

Eginbeharren, lanbideen eta egin litekeenaren ikuspegi zabala dute eta nora heldu nahi duten adierazteko gaitasuna ere. Ez dira egitura hertsietara eta finkoetara helduko, baizik eta norberaren ezagutza baliotzat har- tuko dute eta bertatik hobetu gero eta askeagoa eta independenteagoa izan.

Ezaugarriak

Identitatea eta helburuak ardatzean, konpetentzia metakognitiboak menperatzeko tresnak erabiliko dira, norberaren garapen profesionalari buruzko hausnarketa egin eta zer ikasi behar den eta honen zergatia identifikatzeko asmoarekin.

Horretarako, bakoitzak bere identitatea sortzeko askatasuna izango du, norberaren gaitasunak bultzatzeko eta aprobetxatzeko, eta honen arabera erabakiak hartzeko aukera izanik. Unibertsitateak norberaren ikuspegi pertsonala garatzeko?, nola ikusten naizen eta nora joan nahi dudan?, hau da, helburua eta elementua identifikatzeko laguntza, aska- tasuna eta aukerez hornituko ditu.

Hori dela eta, ardatz honetan ere garrantzitsua da ikasketak prozesuan oinarrituta egotea, nork bere ikasketa prozesua eta garapena identifikatutako helburuarekiko baloratuz eta autogestioan trebatuz, norbera norberaren lider izatea, helburu pertsonalak jarri eta proposatutakoa lortzeko gaitasuna garatu. Izpiritu kritikoa eta auto-kritikoa izanik, beti gehiago bilatzeko eta hobetzen jarraitzen nahi izateko, nork berekiko exijentzi maila garatzea.

 

LEHEN

Arlo bateko ikasle guztiak profil berdinarekin, bide guztia oso bideratuta eta markatuta.

  • Aukerarik gabeko ibilbidea
  • Profil guztiak berdinak
  • Identitaterik gabe
  • Helburu zehaztugabeak
  • Emaitzetan oinarrituta

ORAIN

Norberak bere identitatea eraikitzeko eta helburuak definitzeko aukerak eta laguntza.

  • Aukera ezberdineko ibilbideak
  • Profilen aniztasuna
  • Bakoitzaren identitatea eraiki
  • Helburu zehaztua
  • Ikasketa helburuan oinarritua